2018/01/31

Berbalagunak Urdaibain

Santurtziko Berbalagunen hamargarren urteurrenaren harira antolatutako asteburu-pasa ederra eman genuen Foruan eta Gernikan. Bertan, AEKren Foruko barnetegia ezagutzeaz gain, txakolina dastatzeko aukera ere izan genuen Itsasmendi txakolindegian. 12 lagun elkartu ginen euskara elkarri emateko asmoz, eta, dinamizatzaileok argi daukagu, zoragarria izan zen; izan ere, oso talde polita osatu genuen. Une oro barreak, irribarreak, sekretutxoak, alaitasuna, hurbiltasuna (batzuek elkar ezagutu ez arren), giro ona, lagunen artekoa, kontxo!. Berbalagun batek erran zuen jendearengandik asko ikasi zuela, ikaragarri ondo sentitu zela, eta ezin zitekeela gehiagorik eskatu. Horixe da, ez dago gehiago eskatzerik!








Bete dezagun euskaraz kopa eta topa egin dezagun euskararen alde!




Jon Braun haurrentzako txotxongiloak Gurutzetako Zentro Zibikoan

Zer: Jon Braun, txotxongiloak
Nork: Anita Maravillas antzerkia
Noiz: otsailak 3, larunbata
Zer ordutan: 18:00
Non: Gurutzetako zentro zibikoan
Adina: 4-9 urte
Sarrerak eskuratzeko: Gurutzeta edo San Bizenteko kultur etxeetan
Prezioa: helduentzat 3 eta umeentzat 2 euro

Laburpena: Indio txikien herrian, alaitasuna eta zoriontasuna dago barra-barra. Halako batean, gertakari lazgarri batek banandu egingo ditu Jon Braun eta arreba Malintxeren bizitzak.  Arrebaren bila irtengo da Jon Braun. Zoritxarraren aurrean maitasunak eragiten digun kemenaz mintzo zaigu nebaren bidaia zirraragarria.

2018/01/30

Maitasun mezuen lehiaketa

Datorren otsailaren 16ra arte, zure mezua bidaltzeko aukera duzu.

10-25 hitzez osatutako whatsapp mezu bat bidali.

Disfrutatu idazten, eta irabazi tableta bat.

Aurrera, PRAKTIKATU ETA BIZI EUSKARAZ!


2018/01/28

Portu Kantariren kronika

Eguraldi txarrari aurre eginez, kantari eta musikari talde ederra bildu zen pasa den ostiralean, urtarrilak 26, Portugaleteko Alde zaharrean.
Oraingoan, aipatzekoa da kanpotik etorritako musikariak: Erromotik bost, Galdakaotik lau eta Sestaotik beste lau. Bisita itzultzeko modukoa.


2018/01/26

Barakaldoko Berbalagunon pintxo dastekatari buruzko kronika

Atzo, Sasiburuk eta Berbalagunok antolatutako Pintxo Dastaketara 50 lagun inguru bertaratu ginen giro ezin hobe eta euskaltzaleagoan. Hona hemen zenbait argazki:








2018/01/25

Portugalete Kantari

Urtarrilaren amaiera heldu da, eta PORTUGALETE KANTARI egiteko prest gaude.
Ostiralean, urtarrilak 26, 21:00etan, Merkatu aurrean.
Hor dituzue kantak, entseatuta eramateko.
Euskaraz ABESTU, PRAKTIKATU eta BIZI!

2018/01/24

Aire gozagarri naturalak egiteko tailerra Barakaldon

Hara Barakaldoko Naturgelak zer ekintza interesgarri antolatu duen:

Zer: Aire gozagarri naturalak egiteko tailerra
Noiz: Otsailak 1, osteguna
Zer ordutan: 11:00etan
Non: Parke Botanikoan
Izena emateko: naturgela@barakaldo.org edo 944 37 58 05 / 695 748 832

Santurtziko Mendilagun taldea

Zaila baino zailagoa da hitzen bidez azaltzea zer den Mendilagun, zer ematen duen taldean aritzeak, zer-nolako bizipenak izaten dituzten gure mendilagunek. Euskara eta mendia uztartzea lortu duen taldea dugu, eta hori behar bezala erakusteko argazkiak dira biderik onena; beraz, hona hemen Mendilagun taldearen deskripziorik onena:











Mugarra mendiko argazkiak dituzue ikusgai. Horrelakorik bizi nahi baduzue, badakizue zer egin: animatu eta parte hartu Santurtziko Mendilagun taldean. Euskara praktikatzeaz gain, paraje ederrak ikusteko aukera ere badago (WhatsApp-eko profilean jartzeko modukoak).

Bide batez, hurrengo irteera otsailaren 24an izango da, Eretzara09:30ean Gurutzetako metro geltokiaren aurrean edo Santurtziko Gernika parkeko metro geltokian 09:15ean (Santurtziko eta Barakaldoko mendilagunak ditugu-eta).

2018/01/23

Txakurrak hezteko ikastaroaren kronika


Lagun eta txakur koadrila ederra bildu zen aurreko ostegunean TXAKURRAK HEZTEKO IKASTAROA jasotzeko.
Erlantz Gerediaga hezitzailearen eskutik, jakintza eta irizpide argiak jaso zituzten berbalagunek eta txakurrek. Hori guztia oso giro onean.
Errepikatzeko modukoa?






2018/01/22

Emakumeak eta euskara hitzaldia

Asteazken honetan, urtarrilak 24, "Emakumeak eta euskara" hitzaldia izango da, 19:00etan, San Klaran.
Bertan, Lorea Agirrek hartuko du parte.

Antzezlanak euskaraz


Serantes Kultur Aretoak euskararen erabilera aisialdian sustatzeko asmoz, Berbalagun eta euskaltegietako ikasleentzako, 15 euroko abonua eskaintzen du 3 ikuskizun zoragarri ikusteko. Antzezlan batera joanez gero, 5 euro balio du sarrerak. Hiru lanak honako hauek dira: 


JAINKO BASATIA

“Jainko basatia (Le Dieu du Carnage jatorrizkoan) Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren obra bat da. Guraso bikote bi elkartuko dira beraien semeen arteko sesioaz eztabaidatzeko; seme batek besteen semeari makilka eraso dio. Hasieran elkarrizketa lasaia zena, itxuragabe, kaos bihurtuko da."

Eguna: otsailaren 1ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: urtarrilaren 30ean, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran. 


ELE! LORCA LAUAXETA
“2016an Federico Garcia Lorca olerkariaren hilketaren 80.urteurrena izan zen. Urtebeteko aldeaz fusilatu zuten Esteban Urkiaga “Lauaxeta” olerkari euskalduna. Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, bi olerkari handi, nor bere kulturan. Biek ala biek ezagutu zuten modu berean heriotza, urte beteko epean biak ala biak fusilatu zituzten diktadura frankistaren hasieran. Biak ala biak gazte hil ziren askatasunaren aldeko borrokan. Bata Andaluziako lurraldeetan sortutako olerkari errepublikarra izan zen, bestea, berriz, euskal lurraldeetan jaiotako olerkari abertzalea. Muturreko bi alderdi badirudite ere, une jakin batean elkartu egin ziren”

Eguna: otsailaren 15ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: otsailaren 13an, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.


ERGELA
Gizon bat ordaindutako proba psikologiko batzuetara aurkeztuko da. Bere ekonomia kaxkarrari aurre egiten lagunduko dion diru erraza izango dela pentsatzen badu ere, amesgaizto bilakatuko da. Psikologo batek egingo dizkion galderek urduri jarri eta bere onena ateraraziko dio zoritxarreko bukaera ekiditeko.”
Eguna: martxoaren 15ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: martxoaren 13an, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.




Santurtziko Kantulagun


2018/01/18

Euskaltzaleon poteoa Barakaldoko San Bizente jaietan


Barakaldoko AEK-k Euskaltzaleon poteoa antolatu du Klaperttaŕak taldeak girotuta, San Bizente jaien barruan.

Noiz: Urtarrilaren 26an, ostiralean.
Zer ortutan: 19:00etatik aurrera
Musikariak: Klaperttaŕak
Non: Gran Parada tabernatik abiatuta

2018/01/16

Olentzarori gutun lehiaketaren sari-banaketa


Eguna: urtarrilaren 25ean, osteguna
Ordua: 18:15ean
Lekua: Casa Torre jauregian
Informazio gehigarria: Oihan Vega egongo da ekitaldia aurkezten

2018/01/15

BIZKAIERA praktikatzeko taldea

Portugaleten badago bizkaiera praktikattzeko aukera. Egunenetan, arratsaldeko 19:30ean, Dowel's tabernan.
Apuntatu, PRAKTIKATU ETA BIZI.

2018/01/12

Asteburu-pasa Gernika-Foruan 10. urteurrenean



Halaxe da, Santurtziko Berbalagun proiektuak 10 urte bete ditu, hamar urte euskara elkarri ematen, eta behar bezala ospatzeko, asteburu-pasa antolatu dugu Gernika-Foruan.

Hauxe da plana:

26an irteera autoz, 19:00ak aldera.
Afaria: nork bere etxetik ekarritakoa konpartituko dugu.
Lo egin: AEKren Barnetegian.

27an, 11:00etan bisita gidatua Itsasmendi txakolindegian (bisita eta dastaketa).
Bazkaria: Gernikako Boliña jatetxean. Bazkalostean buelta.

Xehetasunak:
Orotara: 37€
Larunbatean joateko aukera ere badago (20€).

Aukera paregabea asteburu euskalduna izateko, baita Busturialdeko euskara jatorra ezagutzeko ere. 
ZATOZ GUREKIN!

Izena emateko:

678 42 25 73 (WhatsAppez ere bai)
ezkerraldea@aek.eus
Santurtziko AEK euskaltegian.

Izena ematean esan autodunak zareten ala ez.

Go!azen Santurtziko SKAn


 

Igande honetan, 12:30ean eta 17:30ean, Santurtziko SKAn, Go!azen telesaila izango dugu, Serantes Kultur Elkarteak antolatua. Sarrerak 10 euroan. Berriz ere gorputza mugiarazteko prest?

Taup dance

 

Urtarrilaren 11n eta 27an, 11:00etan Gernika parkean Bihotz Gaztea ikastola eta Ibilaldia elkartearen eskutik dantzaldia izango dugu publiko ororentzat. Aurtengo Ibilaldia, denek jakingo duzue, Santurtzin izango da eta girotze aldera gorputza mugitzera animatu nahi gaituzte.

Irakurzale Klubean "Ospa" liburua izango dugu mintzagai


Izar antzezlana

"Neskatila batek, aparteko pianojole denak, bestelako patu bati egin behar dio aurre".

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da.

Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik.
(Iturria: www.serantes.com)

Eguna: urtarrilak 21, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 4 euro (Familiarentzako euskarazko Matinal abonua: 15€. 3 filmak eta 4 antzezlanak)
Iraupena: 55 minutu
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Barakaldoko berbalagunok Pintxo Dastaketa izango dugu San Bizente jaietan

Berbalagunok, Sasiburu euskara elkateari esker, Pintxo- dastaketa egingo dugu San Bizente jaien baitan.

Noiz: urtarrilak 25, osteguna
Zer ordutan: 19:30
Non: Marxoak 8 plazan, Union Sport tabernatik hurbil

Anima zaitezte eta praktikatu euskara, jan bitartean!!

San Bizente jaietako kontzertuak


Bertso-afaria San Bizente jaietan

Sasiburu euskara elkarteak, urtero legez, Bertso afari totala antolatu du San Bizente jaien baitan.

Non: San Bizenteko garagardotegian
Noiz: urtarrilaren 26an, 22:00etan
Sarrerak: Salgai AEK euskaltegian urtarrilaren 24 arte
Bertsolariak: Miren Amuriza eta Unai Iturriaga

2018/01/10

Informatika ikastaroa

Interneten eta, oro har, teknologia informatikoetan euskara gehiago erabiltzen ikasteko eta sarean segurtasunez aritzeko, INFORMATIKA IKASTARO bat egingo dugu.

Iparra.eus elkarteko Xabier Martin kideak emango digu. Animatu eta etorri.

Eguna: urtarrilak 19, ostirala

Lekua: Gazte Gela (San Roke plaza)

Ordua: 17:30