pestañak

"Sitio distinto" dokumentala


Lekua: Kresala aretoan
Data eta ordua: martxoaren 2an, 19:00etan
Adin-tartea: 14 urtetik gora
Izen-ematea: ikastolako idazkaritzan edo Casa Galician gonbidapena hartu behar da
Antolatzaileak: Bihotz Gaztea ikastola eta Ibilaldia elkartea

Erbeste antzezlana La Kelon



Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hori da, hain zuzen ere, Evaren susmoa. Beraz, Adanekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski, ez du ezer Adanen aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik opa.

ERBESTE edo saihets baten aldarrikapena

Istorio honetan Evaren eta Adanen istorioa kontatzen dugu, baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egia ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisuak Paradisua izaten jarraituko du?
Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatuz historiaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu ditugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.
ERBESTE, Poltsiko Antzerkia Sariaren 2017ko edizioaren irabazleak izan dira.

Portugaleteko Euskararen Agenda


Gazte Mintzodromoa

Hirugarren urtez, Portugaleteko Gazte Mintzodromoa egingo dugu datorren ostiralean, martxoak 2, eguerdiko 12:30ean.

Aurreko urteetan Los Llanos frontoia bete genuen, eta aurten errekorra hautsiko dugulakoan gaude, 300 gazte baino gehiago hurbilduko baitira.

Portugaleteko hainbat ikastetxetatik etorriko dira neska-mutilak: Asti Leku ikastola, Ballonti institutua, El Carmen ikastetxea, Santa Maria ikastetxea eta Zunzunegi institutua.

Giroa animatzeko eta gazteen artean solasaldian aritzeko, Ismael Pereira, "El Conquis" telesaioko partaidea egongo da gurekin.

Aurrera, eta EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI!


ErriGorako olio eta kontserbak eskuragai, "Zubi bat sukaldera" kainpainari esker


Badator udaberria eta berarekin batera Errigoraren kanpaina berria: ZUBI BAT SUKALDERA. 

Aurten ere Nafar hegoaldeko olioa eta kontserba goxoak eskuratu nahi badituzue, gogoan izan eskariak egiteko epea martxoaren 6tik 20ra izango dela. Errigorako webgunearen bitartez (www.errigora.eus) egin daitezke eta jasotzeko gunerik hurbilena Portugaleteko Xaribari AEK izango da. Hori bai, gurekin harremanetan jarriz gero, zuen eskariak Barakaldoko AEKn egin eta jaso ahal izango dituzue. Horretarako, barakaldo@aek.eus helbidean abisatu beharko zenukete. Oilo ekologiko eta arruntaz gain kontserba hauek daude eskura:
  •  Pikillo piper ekologiko eta arruntak
  • Zainzuri ekologiko eta arruntak
  • Orburu ekologiko eta arruntak
  • Barazki menestra ekologiko eta arrunta
  • Potxa ekologiko eta arruntak
  • Tomate frijitu ekologiko eta arrunta
  • Barazki krema ekologiko eta arruntak 

Adi! Eskariak epe horretan bideratuko badira ere, banaketa zein ordainketa bi txandatan egingo da: olioaren banaketa, apirilaren 9tik apirilaren 20ra eta kontserbena, maiatzaren 31tik ekainaren 12ra; olioaren ordainketa, berriz, apirilaren 20tik 27ra eta kontserbena ekainaren 13tik 19ra.



 

Portu Kantariren kronika

Pasa den ostiralean, otsailak 23, 40 lagun atera ginen hotsaren kontra euskara beroa erabiliz.

Portugaleteko Alde Zaharreko kale eta tabernetan euskarazko kantak entzun ziren, Sestaoko eta Erromoko trikitilarien laguntzaz. Mila esker haiei.




Euskal scape room-eko kronika

Ostiral arratsalde xelebrea otsailaren 23koa. Xelebrea bezain irudimentsua; izan ere, Santurtziko I. Euskal Scape Room burutu genuen, Ainara eta Bea sestaoarren eskutik (irudimenez betetako neskak, benetan). Aurreikusitakoa gainditu genuen, hainbat lagun lekurik gabe geratu ziren eta (horrek esan nahi du errepikatu beharko dugula); beraz, poz-pozik egon behar.

Garuna jan behar izan genuen Mamarigako Kultur Etxetik atera ahal izateko, baina, zorionez, berbalagun azkarrak ditugu eta ez genuen arazo handirik izan pistak topatu eta deszifratzeko. Animalia bilakaturik, antidotoa topatu behar genuen, bestela... Beno, horrela utziko dugu, jakin-mina izan dezazuen (kar, kar, kar).



Mamarigako Kultur Etxea sagardotegira


Santurtziko Berba Eguna hurbiltzen!

10. urteurreneko ospakizunaren barruan, martxoaren 10ean, larunbatean, Mamarigan, Berba Eguna ospatuko dugu:
13:00etan tribial-poteoa. Izena eman behar da.
15:00etan bazkari* girotua Kidam magoaren laguntzaz. Prezioa: 15 euro
16:30ean berbalagun onena sari-banaketa. Aukeratu saria merezi duen berbalagun  bat eta WhatsApp-en bidez jakinarazi (678 422 573).

Urteurrenaren ospakizunari itxiera peto-petoa eman nahi diogu, eta, horretarako, zuen presentzia behar dugu. Beste aukera bat egun oso batez euskaraz aritzeko, lagun-giroan, herriko euskaldunak ezagutzeko.

* Menua:
 1. platera: paella mistoa
 2. platera: saiheski egosiak  patata panaderekin eta tipula konfitatuarekin
 postrea: San Marcos tarta

Barazkijaleentzat:
1. platera: tortelliniak lau gaztatan
2. platera: kuiatxoa pistoz betea
postrea: arroz-esnea

Edaria, ogia eta kafea barne

Animatu eta izena eman martxoaren 2a baino lehen. 

Santurtziko Euskaraldia

Ba al dakizu zer den Euskaraldia?

Euskararen erabilera sustatzeko ekimena da. Euskal Herri osoan gauzatuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta Santurtzin martxan jarri nahi dugu. 

Ostegun honetan, martxoak 1, Santurtziko Kantauri institutuan, 19:00etan, Euskaraldiaren aurkezpena izango dugu Kike Amonarrizen eskutik. Bertan, ekimena behar bezala ezagutzeko aukera izango dugu. 

Euskarak euskaltzale guztion bultzada behar du, berba egiten dugunok, ulertzen dugunok, nahiz eta kili-kolo hitz egin, denok gara beharrezkoak normalizaziorako bidean.

Animatu eta hurbildu!



Maitasun mezuen lehiaketaren irabazlea

117 mezu jaso dira lehiaketan parte-hartzeko, gustu eta kolore guztietakoak, eta irabazlea hor dugu, argazkian, irribarretsu.

Aritz Diez Mañanes da, portugaletetarra, eta ustekabean jaso zuen albistea.

Hauxe da mezua: "25 hitz mezu hau idazteko. 25 ordu nola esango dizudan pentsatzeko. Baina 25 bizitza igaroko nituzke zure alboan, sentitzen dudana azaltzeko".

Ederra, ezta? Horregatik jaso du tableta saritzat. Osasunez urratu!

Saria Maria Jose Blanco Portugaleteko Euskara zinegotziaren eskutik jaso zuen.

Eskerrik asko berari eta lehiaketa honetan parte-hartu duzuen guzti-guztiei, EUSKARAZ PRAKTIKATU ETA BIZItzeagatik.



Portugalete Kantari

Datorren otsailaren azken ostiralean, otsailak 23, hil honen Portugalete Kantari izango da.

Animatu, etorri eta ondo pasa!

Karibeko dantzak ikastaroari buruzko kronika eta argazkiak


15 lagun elkartu gara bi egunean Karibeko dantzak ikasteko euskaraz. Giro ezin hobean zenbait dantza-urrats ikasi ditugu. Eskerrik asko Marta eta Karlosi hain irakasle onak izateagatik!! Hona hemen argazkiak:
























Gazte Topaketa

Ostiral honetan, (H)ARITUZ taldearen eskutik, "Gazteak eta euskara" izango dugu hizpide.

Horrez gain, gonbidatuak (Revolta Permanent, Iholdi Beristain eta Ibon Larrinaga), bideo laburren finala eta sari banaketa

Alizia lurralde miresgarrian

"puin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera, dibertigarria ere bada.

Alizia bere ahizpa Ixonerekin dago parkean arratsalde pasa. Ixone liburu bat irakurtzen ari da askaria jaten duen bitartean. Aliziak ez du askaririk jan nahi, gogorik ez duelako. Eta ez du irakurri nahi ere, oso aspergarria iruditzen baitzaio. Orduan berba jario ederra duen untxi zuri bat ikusiko du. Aliziak jakiminez untxia jarraituko du, ahizpa dagoen lekutik urrunduz. Ate handi baten aurrera iritsiko da Alizia.

Ate atzean dagoena ikusi nahi du, baina ez dauka atea bultzatzeko indarrik, askaria hartu izan balu... Untxiak orduan fruta eta ogitartekoa emango dizkio. Aliziak indarra du orain atea bultzatzeko. Ikasiko du, ondo janez gero eguneroko gauzetarako indarra dugula eta elikadura egokiak osasuntsu hazten laguntzen digula. Ate handia gurutzatuta, Lurralde Miresgarrira iritsi da eta bertako pertsonaiek ezagumena eta jakintza garatzeko gauza pila erakutsiko diote. Chesire katuak naturaren magia erakutsiko dio, inguru eta naturako eskoletan bezala; Kapelagilea eta Martxoko Erbia hizkuntza ezberdinetan kontu kontari arituko dira tea edan bitartean, Alizia hizkuntza klaseen beharraz ohartzeko; eta Erreginaren lorezainekin matematika ikasiko du, poker jokoan bezala, karta bakoitzarekin zenbaki ezberdinak batu eta kentzen baitira.

Azkenean, Alizia etxera bueltatzeko gogoa izango du, nekearen nekez. Etxera itzultzeko, Erreginak asmakizun sorta jarriko dio Lurralde Miresgarritik atera ahal izateko. Aliziak ikasi duen guztia praktikan jartzeko aukera izago du eta jabetuko da ikastea lurralde hau bezain miresgarria dela!" (www.serantes.com)

Eguna: otsailak 25, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: ordu bete
Prezioa: 4 euro
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Otsailean ere Kantulagun!


Ozzy filma umeentzat

"Ozzyren familiak bidaia egingo du Japonian zehar. Hori dela eta, egun batzuetan maskota txakurrentzako bainuetxe batean utzi beharko dute, non, printzipioz, luxuz beterik biziko den. Hala ere, dena izango da iruzurra, txakurra Blue Creek-era joango da, txakurrentzako espetxe batera. Espetxean kaleko txakur ugari egongo dira eta bertan indartsuena izango da nagusi. Horrela bada, protagonista moldatu beharko da sor litezkeen arriskuei aurre egin eta etxera onik itzultzeko, eta horretan Chester, Fronky eta Dok lagun berriak izango ditu ondoan." (www.serantes.com)

Eguna: otsailak 18, igandea
Ordua: 12:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 4 euro
Iraupena: ordu 1 eta 13 minutu
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Santurtziko Mendilagunak Eretzara