pestaƱak

Irakurzale Kluba-kronika


Astelehenean elkartu zen Santurtziko Irakurzale Kluba Kattalin Minerren lehen eleberriari buruz hitz egiteko asmoz. Jakina da Kattalin militante feminista dela, eta idatzi honetan nabaria da. 30-40 urte dituen emakumea du protagonista. “Pijoa”: lan finkoa duena eta lanean gora doana, nahiz eta lotsarazten duen, etxea erosi duena, ... gizarte patriarkalak bultzatzen dituen ereduak errepikatuko ditu bere burua “alternatibotzat” duen neska horrek. Eta horrek guztiak, ziurtasun-gabeziak eta kontraesanak ekarriko dizkio.