pestaƱak

Kolitza mendiko kronika

Eguraldi txarrari aurre eginez, berbalagun taldea Kolitza deiadar-mendira (879 m)joan zen pasa den larunbatean, apirilak 28, mendiaz disfrutatzera eta euskara praktikatzera.

Bai biak egin, eta, gainera, Balmasedako zubia zein ingurua bisitatu.









Portu Kantariren kronika

Apirilaren azken ostiralean, ohi bezala, berbalagunok PORTUGALETE KANTARI inguruan bildu ginen.

Une goxoa eta atsegina abesteko eta EUSKARAZ BIZITZEKO.

Maiatzaren azken ostiralera arte.



Planetarium bisitaren kronika

Lagun piloa bildu ginen pasa den asteazkenean, apirilak 25, Portugaleteko Nautika Eskolako planetariumean.

Inaki Alcedo nautika irakasleak eman zizkigun azalpenak, eta, horrez gain, bisita interesgarria egin genuen Nautika Eskolan: tailerrak, simulagailua, makinak, itsas kartak...

Planetariumean, zerua interpretatzeko eta izarrak topatzeko hainbat jarraibide eman zigun.

Interesgarria, benetan! Eta gainera, EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI!










Telleria eta gero, zer?-kronika


Irakurzale Klubean hizpide izan dugun azken liburua Ernesto Prat Urzainkiren “Telleria eta gero, zer?” eleberria izan da. Ezkerraldekooi bukolikoa zaigun Baztanen kokatu du idazleak istorioa, gaur egun bizitoki duen eskualdean. Idazleak errealitatea eta fikzioa nahastuta, eleberri beltza sortu du.

Fikzioa izan arren, bertako errealitatea du oinarri; Baztanen “Aroztegia eta gero, zer?” plataforma egon badago eta horri erreferentzia zuzena egiten dio. Baztanen, 340 biztanle dituen Lekaroz herrian 226 etxebizitzako urbanizazioa eraikitzeko plana baitago.
Lekarozko institutuko ikasleek liburu hau izan dute irakurgai, eta horrek hautsak harrotu ditu. Gorka Bereziartuaren, Argia aldizkariko kazetaria, hitzekin bat egiten dugu: “Giro nahasia dago Aroztegiaren inguruan, baina literaturak ihes egin behar al dio problematika sozialari?”
Hori da ,gure ustez, istorioaren gakoa: orain Baztanen gertatzen ari dena tamalez behin eta berriro errepikatzen den gertaera dugu.

Liburu markatzaileak tailerrari buruzko kronika

Barakaldoko Berbalagunok tailer ezin ederragoa egin dugu Natur Gelari esker. 25 lagun elkartu gara Lorategi Botanikoan liburu-markatzaileak egin eta euskaraz aritzeko, giro ezin hobean. Garaziren laguntzaz, osteratxo bat egin dugu parketik markatzaileak egiteko hosto eta lore bila. Gero, behin eserita, markatzaileak egiteari ekin diogu!!
























Perkusio tailerraren kronika

Ostiralean, apirilak 20, Santurtziko AEKn elkartu ginen danborrak jotzeko gogoz. Batukada bat sortzeko moduko taldea osatu genuen, baina erritmoa eta koreografia findu behar. Horrek esan nahi du beste saioren bat egin beharko dugula; hala ere, oso baliagarria izan zen estresa kanporatzeko

Hona hemen zenbait argazki: