pestaƱak

Kolitzako mendi-kronika

Larunbatean, berriro ere, Santurtziko eta Barakaldoko mendilagunok mendia eta euskara uztartu genituen, goiz eder batean (eguraldia ere bidelagun izan genuen). Igoera errazaren ostean, hamaiketako oparoaz gozatu genuen  (agian ez ahaleginaren neurrikoa; izan ere, ez genuen kaloria askorik erre), ohiturari heltzeko.

Gailurrean egonda, inguruko parajea behatzeko aukera izan genuen, eta berretsi genuen munduko lekurik ederrenetakoan bizi garela. Bertan, hurrengo irteerez berba egin genuen, ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako. Horien gaineko informazio zehatzagoa helaraziko dizuegu; beraz, adi egon. Bitartean segi Euskal Herria euskalduntzen, kaleak, kafetegiak, plazak, ahoak, belarriak... Baita mendiak ere!.

Hona hemen argazkiak: