Ostiralean, maiatzak 11, EMAKUMEA KOMIKI FEMINISTA ETA BIOLENTZIA MATXISTAK izeneko hitzaldia izango dugu La Kelon, 19:00etan.
Bi orduko saioa izango da (tartean 15 minutuko atsedenaldia) bi zatitan banatua; batetik, emakumearen agerpena komikiaren historian zein bere bilakaera, eta, bestetik, biolentzia matxista motak eta komiki soziala.
Hori guztia era atsegin batez: hasieran, marrazteko trikimailu batzuk irakatsi, ondoren komikiak, bideoak proiektatu... Hitzaldi interesgarria bezain erakargarria.
