pestaƱak

Santurtziko Berbalagun proiektuan izena emateko epea zabalik


Berriz ere abian, 2018-19 ikasturtea hasteko prest!

Herriko euskaldunak ezagutu, lagun berriak egin, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko aukera naturala eta atsegina, mota askotako ekintzak: antzezlanak, hitzaldiak, tailerrak, poteoak, txapelketak... Xede bereziko taldeak (zaletasunak eta euskara uztartzen dituztenak), transmisioan eragin gurasolagunen bidez, euskaraz gozatu, aldarrikatu, bizi... Mundu zoragarri bat eskaintzen du Berbalagunek... Parte hartu nahi?

Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu, jada eman dezakezu izena AEKn nahiz Udal Euskaltegian, edota dinamizatailearekin harremanetan jarri  678 422 573 telefono zenbakian zein ezkerraldea@aek.eus helbide elektronikoan.