pestañak

Eskerrik asko, ugazaba!

"Nork ez du sekula amets egin bere nagusia mendekatzeaz? XXI. Mendeko Robin Hood François Ruffin-ek ideia bakar bat du buruan: Bernard Arnault Frantziako gizonik aberatsena eta Dior edo Givenchy bezalako marken jabeak eginiko bidegabekeriak aireratzea. Suspense, emozio eta espioitzaz betetako komedia." (Filmazpit)  

Hori duzue ikusgai izango den filmaren sinopsia. Hala ere, ez da izango bakarra. Hemendik aurrera, Santurtziko Udal Euskaltegiak hilero filma bana ikusteko aukera emango digu. Hil honetakoa:

Eguna: Urriaren 30a, asteartea
Orduak: 10:30ean eta 17:30ean
Lekua: Kresala Aretoa
Prezioa: doan
Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Euskaraz
Gaia: Frantziako lan-erreformen salaketa