pestañak

Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatua


"(...)Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, Bizkaia, 1970) literatura-komisario dela, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketa aurkeztu du. (...)Obrak ordenatzeko ohiko erakusketa-irizpideen ordez –kronologikoa edo eskolen zein egileen araberakoa–, alfabeto zabal bat erabili da, 27 letraz gain espainiar alfabetoaren ll digrafoa eta euskal alfabetoaren ts, tx eta tz digrafoak ere biltzen dituena.
(...)
31 letra horietako bakoitzarekin lotuta, Kirmen Uribek euskarazko, espainierazko, ingelesezko edo frantsesezko hitz bana bilatu du, eta hitz horiek inspirazio literariotzat eta komisariotza-argudiotzat erabiliz, museoaren antzinako erakineko areto guztietan erakutsiko diren museoko bildumako artelanen aukeraketa bat egin du. Hain muntaketa berezirako, horrez gain, Ana Isabel Román eta Eduardo López artisten laguntza izan dugu." (www.museobilbao.com)

Santurtziko Berbalagunok erakusketa interesgarri hau ikustera joango gara, eta ondo baino hobeto ulertzeko, bisita gidatua izango dugu. Etorri nahi duzu? Bada, eman izena eta etorri gurekin batera arteaz gozatzera!

Eguna: azaroaren 16a, ostirala
Ordua: 17:45ean
Lekua: Bilboko Arte Eder museoa
Izena ematea: ezkerraldea@aek.eus helbidean edo 678 422 573 telefonoan (leku mugatuak izango dira: 15 lagun gehienez)
Antolatzailea: Santurtziko Berbalagun