Berba bakar batean: IKARAGARRIA
Orotara 21 lagun elkartu ginen (ohiko mendilagunez gain, beste mendizale batzuk ere animatu ziren, baita bi familia ere). Jende kopuru aldetik, orain arte egindako irteerarik arrakastatsuena; berdin segituko ahal dugu!
Barakaldoko Ansion elkartuta, oinez joan ginen Bilbora, Mallona Galtzadaraino/Mallonako galtzadetaraino (nahiago duzuen moduan), eta hortik Iturritxualde (Avril) mendirantz, kalean gora eta gora eta gora... Gailurrean arnasa pixka bat hartu ondoren, Gangurenera joan ziren... Bai, ziren; izan ere, kronika hau idazten ari denak atzera egin behar izan zuen, gaixotu zen-eta; hala ere, ezin gusturago ibili nintzen, gorputzak "nahikoa!" esan zuen arte.
Eguraldia ere gure alde izan genuen; beraz, txango borobila izan zen.
Mila esker, Aida, Iker, Enara, Aiala, Leire, Mikel, Juanjo, Aitziber, Silvia, Ainara, Guille, Ibai, Iñigo, Jon, Josu, Mari Jose, Saray, Dina eta Lara.
Jabetuko zinetenez, jendea falta da argazkietan. Hurrengoan, ibiltzen hasi aurretik, familia argazkia aterako dugu.