pestañak

Argiaren hautsa

Eguna: otsailak 21, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: SKA
Prezioa: 5 € 

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar-egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel, ordea, heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da… 

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena…  Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.  

Beste abagune bat, merke-merke euskal kulturaz gozatzeko. Anima zaitezte!

Izena emateko: AEKn, Udal Euskaltegian edo Berbalagunen (678 422 573 edo ezkerraldea@aek.eus).