pestaƱak

Sukaldaritza dibertigarria tailerrean ateratako argazkiak

Urtxintxak eskainitako tailer honetan 14 gurasolagun elkartu ginen irudimena abian jarri eta plater dibertigarriak sortzeko. Surik gabeko sukaldarita izan zen eta aurpegiak, kirikinoak, palmondoak, hontzak eta arrautza frijituak egin genituen. Hona hemen atera genituen argazki batzuk:










Elikagaiak maneiatzeko ikastaroa, Gazteboxen eskutik

Urtero bezala, gazteentzako ikastaroa antolatzen da Santurtzin. 
Eguna: ekainaren 6an, osteguna
Ordua: 16:00-19:00
Lekua: Mamarigako Kultur Gunea
Izena ematea: maiatzaren 31ra arte Gazteboxen.
Prezioa: doakoa den arren, 10 euroko fidantza jarri beharko da eta %80ko asistentzia betetzen bada, bueltatuko da dirua.
Antolatzailea: Gaztebox

"Bubbleintime" Gazteboxen eskutik

3x3 futbol lehiaketa. Parte hartzaileek arropa erosoa eta eraman behar dute eta bikain pasatzeko asmoz etorri behar dira. Ekintza oso dibertigarria. Joko honen bidez, harremanak ere indartu egiten dira.
Eguna: ekainaren 1ean, larunbata
Ordua: 17:00-20:00
Lekua: Olatuen parkea 
Adin tartea: 12-17 urte arteko gazteentzat
Prezioa: doan
Antolatzailea: Gaztebox

Etxeko jantzizko (trapillozko) kaxatxoak egiteko tailerra Barakaldoko berbalagunekin

Javi Leon berbalagunari esker hainbat kaxatxo polit egingo ditugu etxeko jantziz (trapilloz, alegia).

Zer: Kaxatxoak egiteko tailerra
Non: Gurutzetako Zentro Zibikoan
Noiz: ekainaren 13 eta 20an. Bi ostegun dira.
Zer ordutan: 18:00etan
Izena emanteko: 678 626 567 telefonora deituta edota barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzita ekainaren 11 baino lehen.

Barakaldoko mintzodromo arrakastatsua: argazkiak ikusgai

Urtero bezala, Barakaldoko berbalagunek euskara atera dute kalera. Guztira 175 pertsona aritu gara bi txandatan kontu-kontari euskaraz. Goizean 90 lagun baino gehiago elkartu dira. Hona hemen argazkiak:























Eta arratsaldean 75 partaide izan ditugu mintzodromoan. Hona hemen argazkiak: