Urtero bezala, maiatza Barakaldoko Mintzodromoa egiteko hilabetea dugu berbalagunok, eta, jakina, aurten ere ezin diogu hitzorduari huts egin. Euskara kalera atera nahi baduzu eta herriko beste euskaldun batzuk ezagutu, hauxe da parada egokiena!
Zer: Mintzodromoa
Noiz: maiatzaren 23an, ostegunarekin
Zer ordutan: 10:00etan edo 18:30ean (bi txanda)
Non: Anaien Parkean
Izena emateko: AEK, Udal Euskaltegi edo Hizkuntza eskolan. Beti bezala, 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus postara idatziz.