pestaƱak

Eman Pozoia hitzaldi-tailerra




Apirilaren 30ean, Santurtziko AEKn, Bidezko Elikadura elkartearen eskutik, elikadurari buruzko tailer interesgarria izan genuen, gaixotzen gaituenaren  gainean, hain zuzen ere. Bertan, elikadura-industriaren azpijoko batzuen berri izan genuen, badakizue: urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau. 

Enekok oso informazio baliagarria eman zigun, kontzientzian eragiteko, kritikoagoak izan gaitezen erosketak egitean; izan ere, elikadura okerrari lotutako osasun-arazoak ugaritu egin dira. Dena era parte-hartzaile batez, galderak eginez, zirikatuz...


Informazio gehiago: