"Krisi ekonomiko eta lan gatazken esparrura eramango gaitu 2007an grabatutako film honek. Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitzazaleak. Berrogei urte inguru dituzte, eta enpresan lan gatazka luzea dute. Azkenik, enpresa beste herrialde batera eramango duten zurrumurrua zabaldu da. Egoera horren erdian, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdian sartuko da. Bi lagunak ika-mikan hasiko dira, eta, beren adiskidetasuna apurtzear dagoenean, helburu berria izango dute: protestak Frantziako Tourrera eramatea." (www.eitb.eus)
Eguna: maiatzaren 28an, asteartea
Orduak: 10:15ean eta 17:30ean
Tokia: Kresala aretoa
Prezioa: doan
Antolatzailea: Santurtziko Udal Euskaltegia