Apirila hasieran elkartu ginen izenburuko komikiari buruz hitz egiteko. Hitzordu bakoitzean errepikatzen den hasierako galderari “Zer iruditu zaizue?”aho-batez eman genion erantzuna: “oso ona”.
Alde batetik, irudien bikaintasunaz aritu ginen, hainbat irudik postalak baitirudite, eta beste batzuek pertsonaien erretratuak. Liburuan zehar agertzen diren pertsonak ezaguterrazak badira ere, bukaeran pertsonaia-glosarioadago, irakurritakoaren argigarri.
Bestetik, kapituluen banaketaz ere hitz egin genuen. Atal bakoitzean Marmolen kasik heriotza izandako pasarte bat agertzen da, eta, banaketa egiteko, garai horretako egunkari eta argazkiez osatutako collageak ditugu. 12 bizitzen arteko hariari dagokionez, taldekide batzuek diote istorioen arteko lotura falta dagoela; eta, beste batzuek, aldiz, ondo jarraitzen dela -atalkako telesailaren antza duela aipatu zuen kide batek-.
Horretaz gain, narrazioari erraza eta gustura irakurtzeko modukoa irizten diogu. Oso didaktikoa izan ez ezik, pertsonaiak eta El Salvadorreko historia ondo kokatu, eta bertako zaporea ere badario. Horren adibide izan daiteke, besteak beste, Hego Ameriketako heriotzarekiko bizipen hurbila eta errealismo magikoa, non pertsonaia fantastikoak azaltzen diren eta benetakoek normaltzat jotzen dituzten.
Gainera, hizkuntza erregistroa ere aipatzeko modukoa da, lagun artean bizkaiera darabiltelako eta gainerakoetan batuaz.
Beraz, lagun, anima zaitez eta irakurri!