Euritako margoketa Trueba eskolan
Portugaleteko Antonio Trueba eskolako Gurasolagun taldeko amek tailer dibertigarri hau prestatu zuten, eta haiek beraiek irakatsi zieten umeei euritakoak margotzen.
Tarte dibertigarria izan zen, eta ama, aita eta umeek EUSKARA PRAKTIKATZEKO aukera aprobetxatu zuten. Zorionak eta aurrera!