pestañak
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako azken asteko irabazlea!
Sestaoko Egunean behin lehiaketako azken asteko irabazlea Naiara izan da! Zorionak!
Sestaoko Ihes gela: kronika
Atzo arratsalde ederra pasa genuen Sestaoko Berbalagunok!
Ihes gela antolatu genuen Gaztelekun, 3 txanda izan genituen, 18:00etatik 19:30ak arte. Giltzarrapoak, kimika, pistak eta denbora gure kontra! Lehenengo taldeak ozta-ozta, baina ateratzea lortu zuen, bigarrenari gutxi falta izan zitzaion arren, ez zuen garaiz ateratzerik lortu eta azkenengo taldean umeak izan baziren ere, denbora bukatu aurretik egin zuten egin beharrekoa!
Talde batzuek lortu zuten, besteek ez, hala ere, denok bete zuten helburua; EUSKARAZ GOZATZEA! Biba zuek!
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako 7tik 13ko asteko irabazlea Imanol izan da, zorionak txapeldun!
Gainerako taldekideei, animo, azken txanpa! Eta oraindik taldera batu ez zaretenak garaiz zabiltzate! Hauxe dugu azken astea, BATU TALDERA!
Paperezko koadroak egiteko tailerra Barakaldoko berbalagunekin
2020 urteari kolorea jartzen segituko dugu azken unera arte. Barakaldoko berbalagunek honela agurtuko dugu urtea:
Zer: Paperezko koadroak Natur Gelaren eskutik
Noiz: Abenduaren 22an, asteartearekin, 15:15ean
Non: Lorategi Botanikoko Natur Gelan
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz.
Sestaolo EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!
Sestaoko Egunean behin lehiaketako aste honetako irabazlea Imanol izan da! Zorionak!
Irabazi ez duzuenoi eta oraindik taldera batu ez zaretenei, animo, gaurtik igandera azken aukera daukazue!
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!
Azaroaren 30etik abenduaren 6ko asteko irabazlea Mitxel izan da eta aste honetan jaso du saria; material sorta. Zorionak, Mitxel!
Oraindik taldera batu ez zaretenak garaiz zabiltzate, ez galdu aukera!
Gurasolaguna izan nahi al duzu Barakaldon?
Guraso barakaldarra zara eta euskaraz aritu nahi duzu? Familia euskaldun gehiago ezagutu edota zure euskara hobetu nahi duzu? GURASOLAGUNen parada izango duzu.
Nola egingo dugu?
-Toki irekietan elkartuko gara.
-Talde txikietan (6 lagun gehienez)
- Talde bakoitzaren maiztasun eta topalekua taldeak berak erabakiko du
-Segurtasun neurriak beteko dira.
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aste honetako irabazlea!
Sestaoko Egunean behin lehiaketako aste honetako irabazlea Mitxel izan da! Zorionak!
Partaideak zein zareten jakiteko modurik ez dugunez, irabazlea bera jarri beharko da gurekin kontaktuan saria jaso ahal izateko 678 42 25 21 telefonora washapa edo sestao_berba@aek.eus helbidera emaila bidaliz.
Irabazi ez duzuenoi eta oraindik taldera batu ez zaretenei, animo, gaurtik igandera beste aukera bat daukazue eta!
Sestaoko txokorik xarmangarriena argazki lehiaketako irabazlea!
Sestaoko txokorik xarmangarriena argazki lehiaketan norgehiagoka bizia izan da eta argazki batzuk oso berdinduta ibili diren arren, irabazlea badugu! Hona hemen:
METALEZKO ERRALDOIAK
Metalezko erraldoiak,
mugiezinak, ikaragarriak,
bizitza sortu zenuten.
gure etorkizuna eraldatu zenuten.
Metalezko erraldoiak
garai bateko lekukoak,
bizi nahi duzue,
bizitzari heldu nahi diozue.
Zer uste duzue?
Nola ulertzen duzue bizitza?
Zer mezu helarazi nahi diguzue?
Egon gurekin!
Josean Cemborain, 15.argazkia
Goizean jaso du merezitako saria gure irabazle dotoreak, hona hemen argazkiak:
Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztiei, bozka eman duzuenoi eta zorionak irabazleari!
Portugaleteko Berbalagun taldeak
Hauek dira Portugaleten, nahiz eta COVID19 egon, martxan dauden taldeak. (ordutegia, non biltzen ziren eta orain paseo-lagun, on-line edo Xaribari euskaltegian biltzen diren).
Irudimena eta borondatea besterik ez da behar.
Hori bai, ziurtasun-neurri guztiak zainduta.
Oraindik ez baduzu izena-eman, edozein unetan egin dezakezu.
Euskaraz hitz egin nahi al duzu Barakaldon? Baduzu non aukeratu!
Barakaldokoa zara eta euskaraz aritu gura al duzu? Hauxe topatuko duzu:
- Berbalagun talde arruntak
- Paseatzeko taldeak
- Gurasolagun taldeak
- Gurasolagunen ekintza taldea
- Irakurzale kluba
Ihes gela Sestaon!
Erne! Plaza kopurua mugatua da, eman izena azkar!
-Non: Sestaoko Gaztelekun
-Eguna: abenduak 17
-Ordua: 18:00-19:30 (30 minutuko 3 txanda egingo dira, txanda bakoitza 5-6 pertsonakoa izango da)
-Norentzat: 6 urtetik gorako edonorentzat (umean heldu batekin joan beharko dira)
EGUNEAN BEHIN: Sestaoko Berbalagun taldea!
Egunean behin lehiaketaren azken txanpan, Sestaoko Berbalagun taldea sortu dugu!
- Zer da “egunean behin”?
- Zergatik hartuko dugu Berbalagunok lehiaketan parte?
- Sariak egongo dira?
- Nola parte har dezaket?
Sestaoko txokorik xarmangarriena
Urteak ez dira pasatu Amador Palma kaletik. Sestaoko atleta famatu baten izena duen kaleko bizietxeek betidanik hezetasunaren kontra borrokatu dute, baina oraindik hor daude, koloretsu eta xarmangarri.
Hara joaten ginen lagunekin goman jolastera. Askotan pasatzen naiz hortik eta neure burua ikusiko ez banu, urteak ez direla pasatu emango luke.
11 eta 12.ARGAZKIAK
Toki hau Kuetoko ikaztegi zaharra da,`Protectora` auzenean dago , beheko aldean.
14.ARGAZKIA
“Los baños” kalean dagoen, muraletakoa bat da: Navalari omenaldia. Egunero etxera joatean pasatzen naiz eta beti gogoratzen dut, nolakoa zen kaleko giroa lantegian irekita zegoenean. Muralean gizon bat dago eta gure aitari beti txantxa egiten diogu. “Aita zu zara horko gizona”. Aitak beti erantzuten du, ez dela bera. Barre egiten dugu.15.ARGAZKIA
METALEZKO ERRALDOIAKMetalezko erraldoiak,mugiezinak, ikaragarriak,bizitza sortu zenuten.gure etorkizuna eraldatu zenuten.Metalezko erraldoiak
garai bateko lekukoak,bizi nahi duzue,bizitzari heldu nahi diozue.Zer uste duzue?Nola ulertzen duzue bizitza?Zer mezu helarazi nahi diguzue?Egon gurekin!
16.ARGAZKIA
Sestaoko txokorik xarmangarriena hau da. Egunero ikuspuntu hau ikusten dut eta ez nago nekatuta. Oso gustazen zait itxasoa usaintzea eta eguzkia sentitzea. Gainera ikuspuntu honetan gutxienez 5 herri ikusi ditzakezu. Zer deritzozu?
18.ARGAZKIA
19.ARGAZKIA
Txikitatik gustatzen zait leku hau. Asko aldatu den arren betirako izango da nire Sestaoko txokorik xarmangarriena.
Niretzat Sestaoko txokorik xarmangarriena Benedikta pasealekua da. Hemendik momentu oso politak bizi naizelako. Bai Izarrekin ( nire txakurra), bikotea edo lagunekin paseatzen, bai uretan Sestaoko arraunlari beteranoekin arrauna egiten. Alde batetik leku ederra da korrika egiteko, bizikleta edo patinez ibiltzeko eta bitartean Bizkaiko Zubia eta Serantes mendia ikus dezakezu. Izugarria da!