2020/04/29

III. TELE-MINTZODROMOA


GAZTA TARTA tutoriala

Hemen ikus dezakezu Iker Hernandez sukaldariak egin duen GAZTA TARTA prestatzeko tutoriala. Argi eta garbi, eskerrik asko, Iker.

Orain zure txanda: grabatu MINUTU BATeko BIDEO bat, zure gustuko gozokiaren errezeta azalduta.

Bidali hona, maiatzaren 10a baino lehen: 600 482 022 WhasApp bidez / portugalete_berba@aek.eus

Anima zaitez!

2020/04/27

GOZOGINTZA tutoriala eta lehiaketa

Asteartean, apirilak 28, Iker Hernandez sukaldariaren GAZTA TARTA egiteko tutoriala ikusi ahal izango dugu.

Zure gustuko gozokiaren BIDEOA grabatu, minutu batean gehienez, eta bidali 600482022 telefonora Whasapp bidez edo e-posta portugalete_berba@aek.eus helbidera.

Maiazaren 10a baino lehen. Sariak egongo dira.


EGUNEAN BEHIN 4. denboraldia



2020/04/23

Egunean Behin eta argazki lehiaketa

Kaixo, berbalagunok!!!

- Badator Egunean Behin jokoaren 4. denboraldia... Eta oraingoan ere Santurtziko berbalagunon taldea izango dugu. Aurrekoan izena eman bazenuten, ez duzue ezer berezirik egin behar, segi jokatzen; izena eman ez bazenute, jaitsi aplikazioa eta “taldeak” atalean 1E4CFB gakoa erabili.

- Berrogeialdirako beste lehiaketa bat abiatuko dugu, “neure etxeko leihotik”: ezin sinpleagoa, bidali argazki bat eta esaldi bat horrekin batera (deskribapena, hausnarketa, animozko mezua...). Argazki guztiak blog-ean jarriko ditugu eta bertan aukeratuko dugu irabazlea zozketa bidez. Animatu!!!



LIBURU KRONIKAK

Gaur San Jorge da, Liburuaren Eguna.

Berrogeialdian, zenbat liburu irakurri duzu?

Zure gustuko libururik?

Egin liburu horren laburpena eta iruzkina, eta bidali hona:

portugalete_berba@aek.eus

Gehienez, 100 hitz.

Sariak egongo dira.

2020/04/21

II. TELE-MINTZODROMOA

Ostegun honetan, parte hartu TELE-MINTZODROMOAn.

Sartu ordenagailuan helbide honetan, eta kito!

https://meet.jit.si/BERBALAGUNPORTU

#EtxealditikEuskaraldira Zein hizkuntzatan hitz egiten dut etxean eta etxetik?

Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin hasteko?

Hemen duzue norekin eta nola hitz egiten dugunari buruzko erradiografia bat egiteko ariketa sinple bezain erabilgarria egiteko bidea. Ekin diezaiogun!

2020/04/20

#etxealditikeuskaraldira ZER EGINGO DUGU?


#EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!!

Baina...šŸ¤”
✔ Zer da, zehazki?
✔ Nori dago zuzendua?
✔ Zer egin behar dugu?
✔ Nola parte har dezakegu?

Galdera horien eta gehiagoren erantzuna ezagutu nahi?! Hemen dituzu Kike Amonarrizen  eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren azalpenak!

#Eukaraldia
#Euskara
#GehiagoGehiagorekinGehiagotan

 

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

[#Euskaraldia] Ditugun hizkuntza-ohiturei astindua eman edo finkatzeko prest?! 

Adi, badator... #EtxealditikEuskaraldira!!!

2020/04/16

I. TELE-MINTZODROMOA

Portugaleteko Berbalagunen esperimentu bat egin dugu: TELE-MINTZODROMOA.

Berbalagun taldeetan tele-deiak egin ditugu aste hauetan, baina gaur dei zabala egin dugu nahi duenarentzat.

Lehen esperientzia izan da, itxialdiko sukaldaritzaz eta kirolaz aritu gara, eta berbalagunak gustura aritu dira.

Datorren astegunean, apirilak 23, irakurritako liburuez arituko gara.

Anima zaitez eta parte hartu!



2020/04/14

BIDEO-LEHIAKETA aurrera doa

Gero eta gutxiago falta da itxialdia amaitzeko, eta oraindik garaiz gaude berrogeialdiari buruz daukazun esperientzia 40 segundoko bideo batean islatzeko.

Apirilaren 26ra arte dugu epea. Sariak egongo dira.

Barakaldo; 678 626 567

Portugalete: 600 482 022

Santurtzi: 678 422 573

Sestao: 678 422 521

2020/04/09

BIDEO-LEHIAKETA 26ra arte

"40 segundoko berrogeialdia" bideo-lehiaketan parte hartzeko epe-muga apirilaren 26ra arte luzatu dugu. Anima zaitez!