pestañak

LIBURU-KRONIKAK Lehiaketaren irabazlea

Portugaleteko Berbalagun egitasmoak LIBURU-KRONIKEN lehiaketa antolatu zuen itxialdian.

Aurkeztutakoen artean, IRANTZU GARCIA OLIVER izan da irabazlea, Eskoria liburuari buruzko iruzkina eginda. Hona hemen:

    ESKORIA (Alfredo Gómez Cerdá)


Amaieratik hasiko naiz:
Entzun nuen behin “k.o.” uzten zaituzten kolpeak, datozkizula ikusten ez dituzunak direla. Eleberri honen amaiera, horrela ailegatzen zaio irakurleari.

Diego eta Fede DBHko ikasleak ditugu .Bird eta Citoplasma ezizenak eman dizkiete ikaskideek.
Biek pairatzen dute bullyinga. Oso era desberdina aukeratu du bakoitzak bizirauteko. Iraina ez da gelditzen klaseko ordutegia bukatuta ere. Hogeita lau ordu iraunarazten dute kaltegileek teknologiaz baliatuta. Ez dago, beraz, aterperik inon.

Maiz jorratutako gaia aurkitzen dugu Eskoriaren orrialdeetan. Nobelaren mamia ez da, berriz, abusuen narrazioa.
Idazleak protagonisten emozioak eta sentimenduak aztergai oparitzen dizkigu. Irakurle indargabea kokatzen du harresi zeharkaezin baten atzean hausnarketarako aukera eskainiz.

 

Irantzuk eta parte hartu duten guztiek liburuak erosteko bonu bana jaso dute. Zorionak eta on dagizuela!