2020/06/11

ARGAZKI LEHIAKETA Irabazlea

Inor ez dago (Gotzone Urtiaga)

Hau izan da Portugaleteko ARGAZKI LEHIAKETAn izan den irabazlea: Gotzone Urtiaga.

Zorionak eta disfrutatu saria!

Lehiaketan 61 argazki aurkeztu dira, hona finalistak:

Kalera irrikaz (Arantza Perez Dobaran)
Gurasoei besarkada ematen...!!! (Zulema Antolin)
Aldartea itxialdian: zein jantziko dugu gaur? (Olatz Belasko)
"Insomnio" (Denbora erlatiboa da). Andrea (Argentina)
Ekaitzik okerrenak ere argia ematen du (Silvia Garcia)
Ez da berdina (Ander)
Gauaren iluntasunean, olatuak baino ez direnean entzuten, hantxe zaude. Gu babesten. Isilpean, gure hasiera eta bukaeraren lekukoa (Eunate Armendariz)





Familiak konfinamenduan solasaldia

Solasaldi telematiko bat izango dugu konfinamendu eta itxialdiari buruz, familien ikuspuntutik. Nola bizi izan dute eta nola bizi dute egoera? Barakaldoko guraso batzuen testigantza izango dugu. Parte hartzeko sartu lotura honetan, ekainaren 16an, asteartean, 19:30ean:

2020/06/09

EGUNEAN BEHIN azken txanpa!


EGUNEAN BEHIN lehiaketa azken txanpan sartzen ari da.

Portugaleteko BERBALAGUN taldetik 83 lagun pasa dira.

Anima zaitez eta IZENA EMAN! 

Giltza: D941A8

Hauek dira irabazleetariko batzuk:

 AMAIA OG
 ASIER
 ARKA
JON ANDER

2020/06/08

AUTU MAUTUAK Elkarrizketa birtuala: Maier Lorizate

Portugaleteko Berbalagun egitasmoak ELKARRIZKETA BIRTUALA egingo du ekainaren 11n, osteguna, 19:00etan.

Gurekin Maier Lorizate egongo da, biokimikaria zein EHUko irakasle eta COVID-19aren ikertzailea, eta Koronabirusari buruz emango dizkigu azalpenak. Horren bitartean, denon galderei erantzungo die.

Badakizu, ostegunean, https://meet.jit.si/BERBALAGUNPORTU kanalean sartu eta parte hartu.

2020/06/05

Barakaldoko Topaketa Birtualean ateratako argazkiak





Atzo, Barakaldoko Topaketa Birtualean 22 zibergela izan genituen batera, euskaraz mintzatu eta ondo pasatzeko. Gazteak, familiak, ikasle hasi berriak, euskaltzaleok eta berbalagunok elkartu ginen Euskaraldiaren barruko ekimen honetan. 200 barakaldar inguru apuntatu ziren eta hainbat eragileren elkarlanaren emaitza sekulakoa izan da. Mila esker!

2020/06/04

Santurtziko Irakurzale Klubaren gomendioak IV

Irakurzale Klubeko kideen aholkuekin aurrera goaz! Aste honetan Joxiren proposamena daukagu...