Kontaktatu


Ezkerraldeko berbalagun egitasmoa euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du programa honek.

Partaideak, berbalagunak, astero hitz egiteko biltzen dira berbataldeetan. Une honetan 500 berbalagunetik gora gaude Ezkerraldean.

Horretaz gain, euskararen agendak osatzen ditugu eta astero-astero buletinaren bidez Ezkerraldean sortzen den euskarazko eskaintzaren berri ematen dugu.




Informazioa jaso nahi baduzu, hurbildu Ezkerraldeko euskaltegietara, hizkuntza eskoletara edo udaletako euskara zerbitzuetara.

telefonoa: 678 626 567