2019/10/11

Koloretako arrainak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunekin

Familian euskaraz aritu nahi giro atsegin eta jostagarrian? Bada, ez ezazu bi aldiz pentsa eta parte hartu tailer honetan:

Zer: Koloretako arraina egiteko tailerra
Noiz: urriak 30, asteazkena
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Izena emateko: 678 626 567 eta barakaldo_berba@aek.eus

Barakaldoren iragan industriala ezagutzeko ibilbidea

Barakaldoren iragan industriala eta ondarea ezagutu nahi? Bada, CIHMAren eskutik, aukera paregabea izango dugu ibilbide gidatu honi esker:

Noiz: Urriak 29, asteartea
Zer ordutan: 09:30ean
Non: Desertu plazan
Izena emateko: 678 626 567 edota barakaldo_berba@aek,eus

2019/10/09

Urriaren 18an "Denok gara Google" (egilea eta guzti) Santurtziko Irakurzale Klubean

Aurten ere irakurzaletasunak tokia izango du Santurtziko berbalagunen artean, eta Xabier Etxaniz Rojo idazlearen "Denok gara Google" eleberria izango da haien lehen hitzorduan jorratuko dutena egilearen laguntzarekin, urriaren 18an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.
Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

2019/10/02

Santurzine ere euskaraz

Urtero bezala, zazpigarrenez, Santurzine jaialdiak zinema barreiatuko du Santurtzin zehar, eta horren barruan euskarazko film laburrak ere izango ditugu ikusgai, honakoak hain zuzen ere:
- Urriaren 6an, igandearekin, "Antxoni" komedia beltza, Gloss tabernan 18:30ean.
- Urriaren 8an, asteartearekin, "Atsolarra" eta "Ama" film laburrak Kresala aretoan 18:30ean.

Anima zaitezte!!!

Escape truck-erako prest???

12 eta 17 urte bitarte baldin baduzu, Santurtziko Gaztebox-ek Escape Truck batean parte hartzeko aukera emango dizu larunbat honetan 17:00etatik aurrera. Hori bai, plazak mugatuak dira eta izena eman behar da Gaztebox-en!