
2009/11/30
Berriro antzerkira goaz. Zeu ere etorriko zara?

Abenduak 3: euskararen eguna!

Abenduko agenda!

Berbalagunok Durangoko Azkora goaz!!

Hara joateko asmorik baduzue, zuen kabuz egin dezakezue edota larunbateko berbalagunekin. Baina honetarako izena eman behar duzue zenbat auto beharko diren aldez aurretik jakiteko. Ikusten duzuenez, talde bakoitzak bere gauzak egiten ari da. Hori da bidea hain zuzen ere, berbatalde sortzaileak izanik askoz gauza gehiago egin daitezke euskaraz!!! Eta besteok zer, Durangora joateko prest??
2009/11/29
Olentzero etorri zaigu...
Maritxu Teleietako, Sugar, Lamiak, Mari, Basajaun, ume gaiztoak jaten dituen Tartalo eta beste hainbat lagun ikusi eta ezagutu genituen Endika gidari esker (Eskerrik asko Endika zure azalpen guztiengatik!). Baina, pertsonaje guztien artean Olentzero izan zen protagonismo handiena eskuratu zuena.
2009/11/26
Piano bat bertsotan kontzertu desberdina!!
Kresalako eszenatokira bi musikari aterako dira. Euren izenak Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran dira. Bertsolaritza bezalaxe, musika ere bat-batean asma daitekeela erakutsiko dute biek. Ikuskizuna ikustera doan edonork paper batean idatzi beharko ditu gustukoenak dituen euskal abestiak. Musikariek, zozketa bidez, unean bertan aterako dute interpretatu beharreko abestia. Era horretan, musikariak bat-bateko jardunean nola ari diren ikusiko dute ikusleek, beraiek izango baitira une bakoitzean erabakiko dutenak zer entzun nahi duten.

Euskara eguna Itsasoko Ama eskolan

- 09:00etan Denok patioan Kiribil maskoataren mezua entzun eta Behin Betiko kanta abestuko dugu.
- 09:30ean Geletan Bertso saioak izango dira
- 15:30ean Jolasak eta euskal dantzak izango dira
Dena da gutxi euskara biziko bada, zoritxarrez gaur egun ere geure hizkuntzak egoera zaila du aurretik, eta eskuan ditugun datuak ez dira baikorrak izateko modukoak. Horregatik da hain inportantea herri honetan euskararen aldeko eragile guztiek egiten duten itzelezko lana. Horregatik da garrantzitsua Itsasoko Amak antolatu duen jaia. Izan ere, denon ekarpena ezinbestekoa da euskararen biziraupenerako. Eta jakina, euskararen aldeko lana egunero egiten dena da, hau ezin zaigu inola ere ahaztu.
Liburutegi magikoak ekimena
Santurtziko Udal Liburutegi Sareak ekimen berezi eta interesgarri bat abian jarri du herriko haurren gozamenerako: Liburutegi magikoak. Bertan denetarik aurki dezakezue: magia, fantasia, trebezia... Hamaika ekintza desberdin eta orijinalak denon irudimena hegan jar dadin. Zure auzotik mugitu gabe gainera. Hona hemen atondu duten egitaraua auzorik auzo:
Donibane auzoko liburutegian:
Abenduaren 1ean 17:30ean Balen magoa
Abenduaren 15ean 17:30ean Puxika tailerra

Abenduaren 3an 17:30ean Balen magoa
Abenduaren 17an 17:30ean Puxika tailerra
Animatu eta parte hartu dinamika dibertigarri hauetan. Oraindik ere garaiz zaude zure sormena lantzeko!!
Olentzerori gutun lehiaketa


Bertsolari Txapelketa nagusia BECen!!

2009/11/25
Abenduko agenda prest eta eskura!!
2009/11/20
Berbalagunok mendi talde bat egingo dugu: Mendilagunak!!
Bertan parte hartzea oso erraza da, funtzionamendua gainerako berba taldeen antzekoa izango da: euskaraz berba egiteko konpromisoa, koordinazio egokia... Kontua da talde honetan edozein taldetako berbalagunek har dezaketela parte, baita berbalagunak ez direnek ere.
Hilean behin mendi irteera bat antolatu eta egingo dugu. MENDILAGUNA izan nahi baduzu bidali email bat zure izen-abizenak eta zein herritan hartzen duzun parte adieraziz. Ikusi bideoa eta gozatu:
2009/11/18
Malabare Tailerra euskaraz!!!

Hala mintzatu zen Zappatrusta antzerki paregabea!!

Gure iritziz, ezinbesteko antzezlana da hau, beraz, hemendik hara joatera animatzen zaituztegu emankizun bikain hau gal ez dezazuen. Informazio gehiago Bai Esan euskara elkartearen orrian duzue. Hona hemen sinopsi laburra:

Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabanea, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin daude: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio EgaƱa bandoleroa, Belfasteko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira heltzeko: eroan genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, Australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan…
Irakurle kanpaina martxan da

Irakurle kanpainaren helburua, AEKideei liburuak eta diskak eskuratzeko baldintza hobeak eskaintzeaz gain, euskara ikasleen artean euskal literatura eta musikaren kontsumoa sustatzea da.
2009/11/17
Berbalagunok mendi talde bat egingo dugu: Mendilagunak!!
Mendi irteera paregabea izan genuen!!
Giro paregabean aritu ginen jo eta su mendiko aldapak igo guran, gainera, nola edo hala, den-denok lortu genuen tontorrera iristea. Behartu barik, denon erritmoa errespetatuz irteera bikaina atera zitzaigun. Eguraldia ere gure aldeko suertatu zen, euri arrastorik ez baitzen inon agertu. Berdin da noiz edo zein urtarotan egiten ditugun txangoak, zeren eta beti jende andana animatzen baita. Gauzak honela, mendi irteera ugari egingo dugula ematen du, eta laster barik honen inguruko informazioa izango duzue. Oraingoz ikusi hemen klikatuta ibilaldian ateratako argazki ederrak.
2009/11/16
Mendi irteera paregabea izan genuen!!
Giro paregabean aritu ginen jo eta su mendiko aldapak igo guran, gainera, nola edo hala, den-denok lortu genuen tontorrera iristea. Behartu barik, denon erritmoa errespetatuz irteera bikaina atera zitzaigun. Eguraldia ere gure aldeko suertatu zen, euri arrastorik ez baitzen inon agertu. Berdin da noiz edo zein urtarotan egiten ditugun txangoak, zeren eta beti jende andana animatzen baita. Gauzak honela, mendi irteera ugari egingo dugula ematen du, eta laster barik honen inguruko informazioa izango duzue. Oraingoz ikusi hemen klikatuta ibilaldian ateratako argazki ederrak.
Barakaldotik Boliviara egingo dugu bidaia!!!

Animatu eta Barakaldora hurbildu!! Bost minutu dira metroz eta hitzaldiak merezi du!!!
Larunbateko afariko argazkiak....
Sestaoko berbalagunok... parrandazaleak, afarizaleak, baina batez ere... euskarazaleak!!!
2009/11/13
Bizikleta martxa aparta!!

Hauxe da plana: Barakaldo-Barrika ibilaldia. Txango honetan herri askotako berbalagunek hartuko dute parte: Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Getxo... Hortaz, aukera ederra izan daiteke euskaldun gehiago ezagutzeko eta haiekin euskara nahiz kirola praktikatzeko. Hainbat ordutegi jarri dituzte segun zein den gure abiapuntua:
*Barakaldotik: Ansion 09:15ean
*Areetatik: Bizkaiko Zubian 09:45ean

Peru eta otsoa. Haurrentzako antzezlana.

Bizikleta martxa aparta!!

*Sestaotik: Kaskon 09:30ean

Mad Science: Zientziarekin gozatzeko ikuskizuna.

Bestela ondo... ezta? antzerki barregarria

Pantxikarekin barreari eutsi ezinik!!!
Txotxongiloak Sestaora datoz...

Hauexek izango dira, hain zuzen ere, jaialdiaren barruan euskaraz egongo diren lanak:
Haurrentzat:
- Azaroaren 16an, astelehena: Zazpi egun, Azika taldearena (Baiona).
- Azaroaren 18an, asteazkena: Cyrano, Gorakadarena (Durango).
Familiako guztiontzat euskaraz dauden lanak:
- Azaroaren 23an, astelehena: Gizona ez da txoria, Dejabu panpin taldearena (Pasaia).
- Azaroaren 24an, asteartea: Den dena neretzat, Behibi'sena (Donostia).
Lan hauek Musika eskolako ekitaldi aretoan egongo dira. Azken lan biak (Gizona ez da txoria eta Den dena neretzat) 19:00etan hasiko dira. Familientzako emanaldien sarreren prezioa 3 eurokoa da. Informazio gehiagora, Euskara Sailera jo.
2009/11/10
Fakturak euskaraz!

Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.
Jasotzen dugun informazioa euskaraz:
EUSKADIKO KUTXA edo CAJA LABORAL: bulegoan eskatu
KUTXA
CAN BBK CAJA VITAL KUTXA IPAR KUTXA
BANESTO
BBVA
GUIPUZCOANO, BANKINTER, SANTANDER
TELEFONICA 1004ean eskatu
EUSKALTEL Informazioa euskaraz: eskuko telefonotik 262, gero sakatu 1.Finkotik 1717 VODAFONE : 123an

2 aukera daude euskaraz: -Aitorpena egin -Informazioa jasotzea
http://fakturakeuskaraz.galeon.com/
Aurten, berriro!
Aurreko ikasturtean, Izenaduba baso mitologiko eta magikora joan ginenean familientzako ibilbidea egin genuen. Haurrak eta guzti etorri ziren gurekin! Aurten, beste ibilbidea egitea pentsatuta daukagu: mitologia eta sineskeriekin lotura handiago daukan ibilbidea. Hau helduei, batez ere, zuzenduta dagoen bidea da. Baina, haurrak ez ditugu etxean utzi nahi eta ekarri nahi badituzue, ez dago arazorik, etxeko txikiek umeentzako ibilbidea egingo luketelako. Umeek ere oso ongi pasatu dute Olentzerori bisita egiten!!!!
Noiz? Azaroaren 28an (larunbata).
Ordua: 16:30ean, Sestaoko AEKren aurrean. Bisita 17:30ean daukagu Mungian.
AUTOBUSEZ JOANGO GARA!
Prezioa: 5 euro (autobusa barne).
Gogoratu, haurrak etor daitezke, inolako arazorik gabe. Bestalde, izena ahalik eta lasterren eman behar da lekuak erreserbatzeko. Izan ere, Gabonak hurbil daukagunez, Olentzerok ohi baino bisita gehiago izaten ditu. Beraz, izena emateko azken eguna: azaroaren 15a.
Izena emateko beti bezala: e-posta idatzi, AEKtik pasatu edo telefonoz deitu: 94 496 09 00.
Ederto pasatu genuenez, errepikatzera goaz!!!
Ipuin eta irudi fantastikoen lehiaketan parte hartu...
Gaia librea da, baina fantasiarekin lotuta egongo da. Lanak Gaztelekun bertan aurkeztu behar dira eta parte hartu nahi izatekotan, bertatik pasatu eta lehiaketaren oinarriak eta beharrezko informazio guztia eskura ditzakezu.
Sari bikainak abenduaren 18an banatuko dira. Baina, adi!!! Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a da.
Ipuinen kasuan, lanak gaztelaniaz zein euskaraz bidal daitezke. Beraz, zuen burmuina igurtzi eta idazteari ekin!!!

2009/11/09
Eguraldi kaxkarra, baina Elantxoben ederto pasatu genuen!

Argazki gehiago hemen.
2009/11/05
Zorionak Zugarramurdi!
Mendi irteera berbalagunekin!


Ez ikaratu mendira normalean joaten ez zaretenok, ibilaldi hau nahiko erraza baita, hots, edonork egin dezake. Gainera erritmo sosegatuan egingo dugu eta inor atzean geratuko balitz, itxarongo genioke, hortaz, ez larritu eta parte hartu!! Txangora joateko izena eman behar da azaroaren 13a baino lehen: bidali email bat edo pasatu AEKtik.
Udazkenak gure mendiei ematen dien kolore izugarria ikusi nahi???
2009/11/04
Mendi irteera berbalagunekin.

09:30etan Banco Guipuzkoanoren ondoan (Parkeko arkupeetan) lotuko gara gerora Trapagarako busa hartzeko. Bertatik funikularrez Zugaztietaraino igo ondoren, gure mendi txangoa hasiko da: La Reinetatik abiatuko gara Piko de la Kruzeraino.

Ez ikaratu mendira normalean joaten ez zaretenok, ibilaldi hau nahiko erraza baita, hots, edonork egin dezake. Gainera erritmo sosegatuan egingo dugu eta inor atzean geratuko balitz, itxarongo genioke, hortaz, ez larritu eta parte hartu!! Txangora joateko izena eman behar da azaroaren 13a baino lehen: bidali email bat edo pasatu AEKtik. Udazkenak gure mendiei ematen dien kolore izugarria ikusi nahi???
Birusak erasoan!!! Toni La Salen eskutik

Baina hau guztia ez zaio batere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai?
Nik Egin Beharko antzezlan paregabea!!

2009/11/03
Beste afari bat?

Plana hauxe da:
20:00etan, Ferrara tabernan poteoari hasiera eman.
22:00ak aldera, tabernaren batera afaltzera joan.
Animatzen bazarete, azaroaren 9a baino lehen izena eman behar duzue (AEK-tik pasatuz, telefonoz (94 496 09 00), edo e-postaz!).
Sestaoko berbalagunak Santurtzi konkistatzen!
Eta, bertsoak eta afariak uztartzea gustatzen bazaizue, Bertso Zakuton ongi pasatu bazenute... eta Meatzaldeko berbalagunak ezagutu nahi badituzue.... igandean errepikatzeko aukera daukazue. Izan ere, azaroaren 8an, bertso bazkaria egongo da Muskizen. Informazio gehiago hemen!