2009 urte laster bukatuko zaigu eta negua horren adibide leiala da. Hotza etxeratu eta gabonak hurbildu zaizkigunez, jendea opor eta otordu oparoen zain dago. Berbalagunok, honetaz gain, badakigu edozein garai ona dela euskaraz bizi eta komunikatzeko, lasaitu eta maitatzeko, goibeldu eta alaitzeko. Honengatik, hemendik urte berri ona opa nahi dizuegu, eta jakina, euskaraz!! Honen adibide ona da Sonia berbalagunak utzi digun testigantza ederra. Entzun eta gozatu.
2009/12/22
Urtarrileko agenda ikusgai.
Berbalagunek kredituak eskura ditzakete unibertsitatean.

- Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu
- Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lizkieke..
- AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.
2009/12/21
Gabonetako oporrak (eta urtarrileko euskararen agenda)
Kaixo berbalagunok!
Din, dan, don.. Gabonak datoz!! Gabonekin batera, oporrak eta oporrekin batera atsedena! Berbalagun gehienok egun hauek familia eta lagunekin egoteko aprobetxatuko dugu, atseden hartzeko... eta urtarrilean gure euskara-bateriak behar bezala kargatu ondoren, zintzo-zintzo bueltatuko gara gure taldeko berbalagunekin egotera. Taldekide batzuek Gabonetan ere elkartzea erabaki dute... baina, oporrak hartzea erabaki duzuenok ez ahaztu: urtarrilaren 11tik aurrera dagokizuen ordutegian elkartzen hasiko gara! Bitartean, ongi segi eta gozatu oporrez!!

URTE BERRI ON!!!

Dinamizatzaileok ere oporrak hartuko ditugu... baina, urtarrilerako lana aurreratu nahi izan dugu eta horregatik euskararen agenda prestatu dugu. Ekintza bakarra dago: papiroflexia tailerra, baina espero dugu zuetako asko eta asko animatzea eta parte hartzea. Gainera, Asier astearteetako berbalagunak emango du ikastarotxoa eta artista bat da paperaren artean. Hona heman agenda:
Olentzerori ongietorria!
Beste herrietan bezala, abenduaren 24an sestaoarrok Olentzerori harrera beroa egingo diogu. Herriko hainbat taldek hartuko dute parte antolatu den kalejiran eta ibilbidetxoari bukaera emateko, guztiok Kasko plazan elkartuko gara! Animatu eta Olentzerorekin egotera hurbildu!
Ipuin kontalaria Barakaldon
Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteko lagunek abenduaren 22an, arratsaldeko 18.00etan ipuin kontalaria izango dute, Ibarra-Kaldu dantza taldearen lokalean. Umeekin joateko plan aproposa. Animatu eta Barakaldora hurbildu!!!
Bertsolaririk gabeko bertso afaria!
Ostiraleko afarian 80 bat lagun elkartu ginen, horietatik 35 berbalagunak ginen. Afaria goxo-goxoa (eskerrik asko Mendieta elkarteari) eta konpainia ezin hobea!!! Baina, elurra eta izotzagatik, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre ezin izan ziren Sestaora etorri... beraz, gu bertsolaririk gabe egon ginen! Hala ere, esan beharra dago, baten batek bertsoak botatzen bukatu zuela ordu txikitan...
2009/12/17
Umeentzako zinema Gabonetan.

Ohi bezala Santurtziko umeek Gabonetako zinema izando dute ikusgai SKAn Udal Euskara Sailaren eskutik. Oraingoan hautaturiko pelikukak hauek dira:
Pluk eta bere Garabia abenduak 28 12:00etan
Pluk haur ilegorriak atoidun kamioian bidaiatzen du. Bizitzeko leku baten bila dabil eta lorategi batekin egin du topo. Bertan, etxebizitza-eraikina altxatzen ari dira eta Thumper anaiak, bost anaiak, han bizi dira. Guztiak batera eta bidean aurkituko dituzten beste lagunek lagunduta, lursail berdea suntsi ez dezaten eta horren ordez haurrek lasai eta bakean jolasteko leku bihur dadin saiatuko dira. Pluk van de Petteflet Annie M. G. Schmidt-ek (1911-1995) idatzitako haur-literatura holandarreko klasikoa da, idazle berak idatzi ditu, beste askoren artean, Jip en Janneke eta Minnie.
Olentzero eta Oparien Ordua abenduak 29 12:00etan
Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari.
Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.

Honez gain, herriko haurrek izango duten Gabonetako programazioa ikusi nahi baduzu, klikatu honen gainean.
Ken Zazpi taldearen kontzertua!!!
Ken Zazpi taldearen zalea bazara, zortekoa zu!! Izan ere, abenduaren 26an 21:30ean SKAn entzun ahal izando dituzu Udal Euskara Sailak eta Topaguneak antolaturik. Pop-rock soinu atsegin eta sendoek gure gogoa astinduko dute energia pilo askatuz. Tokia, gainera, ezin aproposagoa kontzertu on bat behar bezalako kalitateaz entzuteko, eta larunbat horretarako planik ez baduzu, hartu agenda eta idatzi letra larriz: egun horretan euskal musika!!!
Erdizka lauetan Santurtzin

Zure kasua hau bada, Erdizka Lauetan taldeari esker dantza egiteko oinarrizko urratsak ikasi ahalko dituzu abenduaren 26an 18:00etan Gernika parkean. Udal Euskara Sailak antolatutako emanaldi honek ez du soilik balio hasiberrientzat, aritutakoek ere ezinbesteko papera baitute besteei laguntza ematen!!!
2009/12/14
Olentzero Santurtzira iritsiko da

Bakoitzak aukera dezala zein duen gogokoago eta parte hartu abenduaren 24ko ekintza hunkigarri honetan!!!
Negu Eguna jaia Mamarigan!!!
18:30ean Negu Egunaren aurkezpena egingo da eta aurten jazotako gauza txarrak erreko ditugu
19:00etan Olgetan taldearekin erromeria aparta izango dugu
19:30etik aurrera Gazta, ardoa eta barazkiz gainezkako saski baten zozketa eta salda gehi gaztaina banakera!!!
Antzinako euskaldunek legez urtea agurtu gura duzu?? Aukera paregabea duzu ekimen honekin. Animatu eta ez geratu lozorroan!!

Potxin eta Patxin umeekin jolasteko prest.

Potxin eta Patxin pailazoak Santurtzira etorriko zaizkigu abenduaren 23an 18:00etan Gernikako Parkean Udal Euskara Sailaren eskutik. Era honetan barre-algarei tarte handia utziz, Gabonetako Haur Parkea hasiko da emankizun dibertigarri honen bidez.
Ez dakizula nortzuk diren, adi irakurri:
POTXIN eta PATXIN artistak ideia berriekin datoz, haurren parte hartzea eta irribarrea bultzatuz, kontent egoteko tresnen beharrik ez dagoela erakutsiz, imajinazioa erabiliz entretenitzen dituzte.
Gorputz espresio, musika, malabare, mimoen bidez saio alai eta bizi bat eskaintzen dute. Urtero antzezlan berri bat aurkezten dute eta urtean zehar antzezlan hori herriz herri ibiltzen da, plaza, auzo, eszenatoki, kiroldegi, frontoietan... Mimo-keinu, imintzioak, jolasak ikuskizunaren parte bilakatzen dira.

Berbalagunok Santurtziko kaleak hartu genituen!!

Ostiraleko gaua zoragarria izan zen euskararentzat. 80 pertsona inguru (jendetza hori zenbatzea ezinezkoa zen) Txitxarrako tabernak euskalduntzen ibili ginen, hori izan zen hori jende andana!! Eta denok euskaraz!!! Beste garaipen txiki bat eskuratu dugu Santurtzi euskalduna lortzeko bidean. Bide zail eta nekosoa jakina, baina baita dibertigarri eta gozagarria ere. Bestela galdetu bertso-triki poteoan egon zen edonori. Bertsolariak zirikatzaile apartak (Jokin, Gabi eta Aingeru) eta musikariak (Efren, Janire eta Josi) taberna guztiak dantzan jartzeko modukoak izan ziren. Berbalagunok eta Udal Euskaltegiak antolaturiko ekimen honetara bertaratu ginenok pozaren pozez aritu ginen bertsotan kantari eta dantzetan abil (salbuespenak salbuespen jakina!!) Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.

Afaria eta gero, patinatzera!!

15:30ean, Hamburgo tabernatik autobus bat aterako da Gasteizko izotz pistetara joateko. Sarrerak 7 euro balio du (autobusa barne).
Ez pentsatu baldarra zarenik, ez izan lotsarik... eta denok patinatzera!!!
2009/12/11
Egunkaria orain eta beti libre!!!
Euskararen aurkako erasorik ez dugulako nahi, gure hizkuntza bizirik nahi dugulako, euskal kultura libre nahi dugulako, adierazpen askatasunean sinisten dugulako, euskaraz idatzi, irakurri eta pentsatzea delitua ez delako, pentsaerari mugarik jarri ezin zaiolako. Honengatik guztiagatik, abenduaren 19an larunbata 17:00etan, manifestazio erraldoia egingo da Bilboko kaleetan hau aldarrikatuz: Egunkaria libre!! Berbalagunokin etorri nahi baduzu 16:20an Santurtziko tren geltokian lotuko gara.

2009/12/10
Abenduak 18: berbalagunon afaria!
Kaixo lagunok!
Urteari amaiera emateko berbalagunok Gabonetako afaria antolatu nahi dugu hurrengo ostiralean, hilaren 18an. Gure hasierako asmoa Kueto eskolan egitea zen, bakoitzak jateko zerbait etxetik eramanda (iaz bezala).
Baina, egun horretan, Jai Batzordeak ere afaria egitea pentsatuta dauka. Bertso-afaria, gainera. Orduan, bi afari egin beharrean, Berbalaguneko dinamizatzaileok bertso afarira joateko proposamena zabaltzea erabaki dugu. Bertsoak entzun, bapo jan, beste taldetako berbalgunekin egon/ezagutu eta euskaraz hitz egin! Horixe da berbalagunok egingo duguna bertso afari honetan!

Bertso afaria 22:00etan izango da, Udal frontoian eta Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bertsolariak etorriko dira. Baina bertsoak entzun baino lehen, La Pela kaletik poteoa egingo dugu. Beraz, aukera bi: batetik, afal aurretik pote batzuk hartu nahi dituzuenenok 20:00etan elkartuko gara AEKn. Bestetik, zuzenean afaltzera joango zaretenekin, 22:00etan elkartuko gara frontoian.
Menua:
- Arrain zopa
- Oilaskoa mandarina erara
- Tarta
Bertso afariak 10 euro balio du. ADI!!! Izena emateko azken eguna abenduaren 16a da (asteazkena). Afarira etortzeko asmoa daukazuenak, mesedez, AEKtik pasatu 10 eurokoa bonoa erostera. Edo, euskaltegitik pasatzea ezinezkoa bazaizue, konfirmatu lehenbailehen; telefono honetara deituta 94 496 09 00 (Ana).
Animatu eta berbalagunekin etorri bertso afarira! Ederto pasatuko dugu-eta!!!
Urteari amaiera emateko berbalagunok Gabonetako afaria antolatu nahi dugu hurrengo ostiralean, hilaren 18an. Gure hasierako asmoa Kueto eskolan egitea zen, bakoitzak jateko zerbait etxetik eramanda (iaz bezala).

Bertso afaria 22:00etan izango da, Udal frontoian eta Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bertsolariak etorriko dira. Baina bertsoak entzun baino lehen, La Pela kaletik poteoa egingo dugu. Beraz, aukera bi: batetik, afal aurretik pote batzuk hartu nahi dituzuenenok 20:00etan elkartuko gara AEKn. Bestetik, zuzenean afaltzera joango zaretenekin, 22:00etan elkartuko gara frontoian.
Menua:
- Arrain zopa
- Oilaskoa mandarina erara
- Tarta
Bertso afariak 10 euro balio du. ADI!!! Izena emateko azken eguna abenduaren 16a da (asteazkena). Afarira etortzeko asmoa daukazuenak, mesedez, AEKtik pasatu 10 eurokoa bonoa erostera. Edo, euskaltegitik pasatzea ezinezkoa bazaizue, konfirmatu lehenbailehen; telefono honetara deituta 94 496 09 00 (Ana).
Animatu eta berbalagunekin etorri bertso afarira! Ederto pasatuko dugu-eta!!!
2009/12/09
Txakur baten abenturak...
Astelehenean (abenduak 14) eskola orduetan, Markonzaga haurreskolan Mozart txakurra pelikularekin disfrutatuko dute sestaoar gazteenek.
Hona hemen sinopsia: Robby eta bere lagunentzako, uda ez da uda abentura interesgarririk ez bada, mundua salbatzea esate batetarako. Aurtengoan, hala ere, Mozart izeneko txakurra salbatzearekin nahikoa izango dute. Haurrek Mozart Izeba Mimiren alboan topatu zuten, zeinak lorategian zebilela eskaileratik erorita min hartu zuen. Eskailera zerratua izan zen: Norbaitek Izeba Mimi akabatu nahi zuen! Mozart etxera eraman zuten eta honek Tito "Atzapar" beldurgarriarekin arazoak sortuko zizkien.

2009/12/04
Berbalagun eta euskaltzaleon Bertso-triki poteo mundiala!!
.png)
Ostera ere albokoek burua biratuko dute euskara entzundakoan, baina gogora etorriko zaie ez dela lehen aldia, berbalagunak elkartzen direnetik euskara eguneroko bizitzan dugulako sartuta: kalean, tabernetan, mendian, parkean, antzerkian…
Honengatik eta egindako lan gogor eta pozgarria ospatzeagatik, Santurtziko euskaltzale guztiok derrigorrezko hitzordua izango dugu egun honetan. Abestu, dantzatu eta ondo pasatu nahi duzu? Gainera euskaraz?? Bada ez pentsatu bitan eta etorri gurekin Bertso-triki poteora, ikaragarri ondo pasako duzu eta!!!
Txoriburuak umeentzako filma.

Bederatzi urteko Bonnie bere ama Lis eta amonarekin bizi da. Hirurek oso dituzte gustoko elefanteak.
Lis ama gozoa, baina ezohikoa da: batzuetan oso bizikor eta alaia da, bestetan ordea inor baino ezkor eta ilunagoa. Amona beti dago inguruan denak zaintzeko prest, zorigaitzeko egun batean istripu bat izaten duen arte. Orduan, gauza oso bestelako bilakatuko da. Lis Ceerekin geratzen hasten da eta Bonniek bere ametsik handiena egia bihurtuko dela usteko du: anaia bat izango duela. Dena den, Lisi ez zaio ideia hau gehiegi gustatzen, maskota bat ideia hobea dela uste du. Horregatik, egun batean Bonnieri sorpresa bat emateko asmoz, elefante bat eramango du etxera

Euskaldunon Egunkaria gogoan eta elkartasunez.

EGUNKARIAREN AURKAKO EPAIKETA.

Eguna: abenduak 10, osteguna Naziarteko Giza Eskubideen Eguna
Ordua: Iluntzeko 8ak
Tokia: Nazaret parrokiako lokaletan (Carlos VII kaletik hurbil, botika ondoko autobus-geltokitik 100 metrora, metro geltokiaren beste aldean). Udalak ikaragarrizko trabak jarri dizkie beste nonbait egiteko hitzaldi politikoa zela argudiaturik.
Subscribe to:
Posts (Atom)