
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!

Ostiralean (martxoaren 12an), AEK-k antolatuta, Barakaldoko berbalagun, euskara ikasle eta hainbat euskaltzalek bidaia ederra egin genuen Nepal aldera, Clara Campoamor kultur etxeko besaulkietatik mugitu gabe.
Esti Nieva AEK-ko irakasle eta bidaiariaren hitzaldiak harrituta utzi gintuen. Aretoaren atetik sartu bezain laster, Asiako lurralde urrunetan girotutako aretoa ikusi genuen, xehastasun guztiak zainduta. Inzienso eta te usainek gure irudimena askatu zuten eta Estiren urratsak jarraituz, Annapurnaren magaletan barna egin genuen osteratxoa.
Oso hitzaldi interegarria, baina.. zehetasun gehiago ez dizkizuegu emango, beste herri batzuetan emateko asmoa daukalako. Agian, laster barru, hitzaldira hurbildu ez zineten sestaorrek (batzuk, bai, Barakaldora etorri zineten!) zuen herrrian bertan ikusteko aukera izango duzue... Argazki gehiago (eta hobeak!!!) laster barru hemen izango dituzue.
Facebook-eko praktikatu AEKren lagunek hiru hilabeteko harpidetza osoa doan izango dute apirilaren 30era arte Facebook-en Kaixo Maitia taldearen zale eginez gero. Beraz, badakizu, facebooken sartu, egin praktikatu AEKren laguna eta topatu kaixo maitian zure laranja erdia.
AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko.
Berbalagunen parte hartzen baduzu urteko harpidetza merkeago egingo dizugu. Bete datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.