
Baina norbaitek esango baligu, itxurak itxurak direla, barreneraino joan beharra dagoela benetako izaera ezagutze aldera, agian, beste Iran bat ezagut genezake aurreiritzirik gabe.
Beharbada, Iran: topikoen aurkako bidaia bat egin genezake Asier Arantzabal eta Mila Gallastegi bidaiariekin. Ziurrenik, beste era bateko informazioa emango digute, lehen eskukoa eta interesik gabea. Bene-benetakoa. Honenbestez, hitzordua duzu irailaren 23an (osteguna) 20:00etan Kresalan ibilbide atsegin eta xarmangarri bat egiteko Udal Euskara Sailak antolaturik.
