pestaƱak

Irakurri, gozatu eta oparitu. Irakurle kanpaina abian!!



Aurten ere, bosgarren urtez, Santurtziko BAI ESAN euskara elkarteak Irakurri,gozatu eta oparitu kanpaina jarri du abian, apirilaren 23tik uztailaren 23ra.

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa sustatu nahi du. Euskarazko liburu bat hautatu, irakurri, fitxa bat bete, eta euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago erosi ahal izango duzu zure herriko liburu-dendan, Pagazaurtundua kaleko Temasen, beste norbaiti opari egiteko, edo zeure buruari, merezi duzu eta. Baina adi! BAI ESAN euskara elkarteko bazkide izanez gero, beste %25eko deskontua izango duzu liburua eskuratzeko, %50 guztira, prezio erdian, alegia.

Bazkidea izan nahi duzu? Bada, jarri harremanetan honako helbidean: baiesan@kaixo.com edo Facebooken; edo bestela, AEKn, Udal Euskaltegian, Mamarigako Kultur Etxean edo liburutegian bertan, bazkide-orria eskatu eta bete, eurek helaraziko digute eta. Ongi etorria izango zara eta bestelako abantailak ere izango dituzu, TOPAKIDE txartelari esker.