pestañak

Ekaineko agenda, topera!!!!

Ekaineko agenda, berbalagunok!!!!
Mintza eguna, hitzaldiak, tailerrak, jaiak,.... Adi egon gure blog eta facebook-eko orrialdeari!!!!
Gurasolagunok pizza egiten!!

Pasa den ostegunean Portugaleteko Gurasolagunok pizza egiten ibili ginen. Orea prestatu, forma eman, osagaiak bota eta labera. Pizza izugarri gozoak egin genituen. Labetik ahora zuzenean! Freskagarri batekin lagunduta askari ederra egin genuen. 25 bat lagun bildu ginen primeran pasatzeko asmoz eta horrela izan zen. Oso dibertitu ginen, errepikatzeko modukoa izan zen.

Udako Euskal Unibertsitatean deskontuak!

Aurten ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dugun lagunok %25eko deskontua izango dugu UEUk antolatzen dituen ikastaroetan.Informazioa hemen.
Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela zure herriko dinamizatzaileari komentatu. Datuak baieztatu ostean, matrikula egin beharko duzue.

Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko. 

 

Mintza Eguna badator!

Mingainak prest hurrengo larunbaterako? Berbalagunak, mintzakideak, mintzalagunak, euskalakariak... Denok ekainaren 2an Santurtzira!. VII. Mintza Eguna ezkerraldean ospatuko dugu. Aurtengo Mintza Egunak kanta dauka; ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=XcWx3BNsYOk
Oraindik bazkarirako izena eman dezakezue zuen herriko AEKn asteazkena baino lehen.
Animatu eta parte hartu egun osoko egitaraua egongo da eta!

Lekeitioko itsasargia

Larunbatean Santurtziko berbalagunok Lekeitiora joan ginen Santa Katalina itsasargia ikustera. Funtzionatzeaz gain, interpretazio zentro bihurtu dute non hainbat azalpen ematen dizkizuten: Itsasargien historia, marinelen lana, nabigazio teknikak... Txalupa birtual batean igota, kostaldean barrena nabigatu genuen.Bisitaren ostean, Lekeitioko alde zaharrera joan ginen pote batzuk hartzeko asmoz.
Ez zuen oso eguraldi ona egin, baina bertako ikuspegia ikaragarria izan zen; itsasoa zakar ikusteak errespetua sentiarazten dizu.
Ea hurrengoan gehiago animatzen zareten 3 lagun joan ginelako. Halere, merezi izan zuen.
Argazkiak ikusteko sakatu hemen.
PIZZA TAILERRA


Oraingoan sukaldari lanetan arituko gara eta pizza gozo-gozoak egingo ditugu. Geuk egingo ditugu eta noski, geuk jan.  Gogoratu guraso eta seme-alabei zuzenduta egon arren, gonbidatuta zaudela.

Etor zaitez zure seme-alabekin euskaraz mintzatzera!

DATA: Maiatzaren 24a, osteguna
ORDUA: arratsaldeko 17:30ak
TOKIA: Maestro Zubeldia ikastetxea

Berbakamiseta itzelak!


Berbalagunok, izugarri kamiseta politak izango ditugu salgai. 
Datorren astetik aurrera bat nahi baduzue, esaiozue zuen dinamizatzaileari, guapo-guapo jartzeko!!! kar, kar
Ez zarete bera gabe geratuko, ezta?

Ah, eta txapak ere izango ditugu!!!

Kamisetak: 10€
Txapak 1€

AEKren irakurle kanpaina

Seguruenez "uda" berba buruan izango duzue; oporraldia, planak, jaiak... Asmo zein plan asko udarako; eta udarekin batera AEKren irakurle kanpaina datorkigu. Urtero bezala, AEK-k liburu, jolas, hiztegi eta diskoak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen digu. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 30a eta eskaera orria eta ordainagiria euskaltegietara eraman beharko dituzue.
Zuen herriko AEKtik pasa eta eskaera orria eskatu, begiratu, gustuko duzuena eskatu eskaera orria betez, banketxean ordaindu eta ordainagiria AEKra eraman.
Irakurmena ikasteko bide lagungarria eta dibertigarria da.

Portugaleten "MALASPINA espedizioa 5 ozeanotan zehar"



Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Iñigo Azuak, Euskal Herriko Unibertsitateko zoologoak, eskainiko duen ikusentzunezkora. Bertan munduko 5 ozeanotan zehar hainbat adituk egindako itsas-espedizioaren nondik norakoak azalduko dizkigu. "Malaspina 2010 Zirkunnabigazio-espedizioa: Mundu Mailako Aldaketa eta Itsasoko Biodibertsitatea".

DATA: Maiatzaren 18a Ostirala.
LEKUA: Santa Klara kultur-etxea (Portugalete)
ORDUA: 19,00etan. 

"Bizi dugun krisialdia" hitzaldia

Maiatzaren 16an, Bai Esanek eta EHEk antolatuta, 20:00etan Santurtziko Dorretxean, Gernika parkearen ondoan, Joseba Felix Tobar Arbulu EHUko irakasleak krisialdiaren inguruan berba egingo digu.
Bizi dugun krisialdi honen inguruko azalpen gehiagorik jakin nahi izanez gero, bihar hitzordua izango duzue Dorretxean. Gainera, zuen galderei erantzuteko prest egongo da.
Animatu eta parte hartu!

MINTZA EGUNAAAAA!!!!!



Berbalagunok, dakizuenez, Mintza Eguna, Santurtzin izango dugu. 
Lagunduko gaituzue informazioa zabaltzen??? Esaiezue zuen berbataldeko kideei, familiari, lagunei.... eta animatu jendea parte hartzera!!!

Gogoratu bazkarian izena emateko epea hurrengo asteazkenean, maiatzak 23, bukatzen dela

Eskerrik asko eta ea guztion artean Santurtzi betetzen dugun!!!!!

"Kanpora" dokumentala

Etzi, maiatzak 16, Argiaren bideo-emanaldiaren barruan, "Kanpora" dokumentala ikusgai izango dugu Mamarigako Kultur Etxean 19:30ean.
Hona hemen sinopsia:
2011ko urtyarrilaren 25a: Hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egin dute eta eraldaketarako atea ireki egin da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearekiko elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak antolatu dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu osoa astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 eguneko kronika.
Gonbidatuta zaudete! Animatu!

Portugaleten QUEIMADA egiteko tailerra


Galiziako edari magikoa nola egiten den ikasi nahi duzu?? Vigokoa den Ruben Alejandre Fariñas euskaldunak meigek sortutako edaria nola egiten den azalduko digu eta berarekin batera ikasiko dugu. Zatoz!!!

DATA: Maiatzak 14 Astelehena.
ORDUA: 18,30etan.
LEKUA: "Tajuz Txo" txokoan Maestro Zubeldia kalea (Portugalete).

Mendilagunak Aiako Harrira

Larunbat honetan, maiatzak 12, mendilagunek Aiako Harria igoko dute. Eguraldia poliki-poliki hobera doa eta larunbatean egun ederra izango dugu mendira joateko. Azken bolada honetan hainbat arrazoirengatik irteerak bertan behera geratu dira, baina larunbat honetan ezin dugu "aitzakiarik" izan. 9etan Santurtziko tren geltokian geratu dira.
Joan nahi baduzue, bidali email bat ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org.
Animatu eta parte hartu!
Irteerari buruzko datuak:http://www.komandokroketa.org/Aiako-Harria/Aiako-Harria.html

Pub ibiltaria


Gaur, hilak  9, gaueko 9etan, Oskorri taldea ikusteko aukera izango duzue.
Sestaoko Kasko plazan izango da musika taldea bere "pub ibiltaria"rekin.

Egiozue lekutxoa euskal musikari eta hurbildu Sestaora!!!

Mintza Eguna badator!

Gero eta gutxiago falta da Mintza Egunerako! Gero eta gutxiago Santurtzi euskaldunez betetzeko! Dakizuen bezala, aurten Santurtzin izango da ekainaren 2an, eta egun osoko egitaraua prestatu dugu:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa Maskarrada taldearekin
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldats” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa Dangiliske taldearekin
... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23a baino lehen erosi ditzakezue. Nagusientzako menua 20€an daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakete), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Txartelak erosteko zuen herriko AEKtik pasa eta izena ematean ordaindu. Gernika parkea bete behar dugu! Gora ezkerraldea euskaldun!
Pausoz pauso gure ezkerralde maitea euskalduntzen, pausoz pauso normalizaziorako bidean.

Kultur Eguna 2012

Maiatzaren 26an (larunbata) Mamarigako Kultur Etxeak, bere 21. urteurrenean, Kultur Eguna 2012 ospatuko du. Bertan, giro ona eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoarekin, hamaika ekintza antolatu ditu: 
11:00etan Esnajira auzotik
12:00etan Ikastaroak kalera aterako dira. ADI!, Aurten erakusketak Balejon eta frontoian izango dira: Puntu gurutzea, txalaparta, perkusioa, sukaldaritza, Informatika, Malabareak, Dantzak...
13:00etan Trikitilariek eta Kultur Etxeko pandero joleek triki-poteoa alaituko dute auzoan zehar.
14:30ean Herri Bazkaria Enparantzan: Zikiro jana!!. Aurten gainera Txapelketa eta guzti!!: Zure eguzkitarako txanorik deigarriena/orijinalena ekarri, eta irabazi ezazu Kultur Eguneko 1. Txano Txapelketaren saria!!!
Bazkarirako Txartelak salgai (20€) toki hauetan: Taxka, Luna, Sotera, Armintza, Leizalde, Miriam (Merkatuko tabernan), Herrikon eta Kultur Etxean
18:30ean Kalejira Skandalue elektrotxarangarekin
21:00etan Kontzertuak Enparantzan Gobernors eta Ze Esatek! taldeekin.
 
TXOSNA egun osoan irekia egongo da.
Animatu eta parte hartu!!

Zozketa: Bazkaria Uxarte sagardotegian

Bat baino gehiago ariko da oraindik ileetatik tiraka, sagardotegi garaia amaitu zaiolako eta ez delako sagardotegira joan. 
Ez kezkatu, oraindik badago aukerarik! Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, mintzakideen artean zozkatzeko. Bai , bai, ondo irakurri duzue, bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko duzuena zera da: zuen berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko duzue praktikatuaek@gmail.com helbidera (talde bakoitzeko argazki bakarra).
Argazkiak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Jasotako argazki guztien artean bazkaria zozkatuko dugu. Kontuan izan bazkariak maiatzean izan behar duela.
Animo eta parte hartu!
     GURASOLAGUNEKIN IZENADUBA BASORA



Ezagutzen dituzu Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak? Tartalo, Basajauna, Galtzagorriak, Mari, Lamiak... pertsonaia hauen eskutik natura, euskal mitologia eta ohiturak ezagutuko ditugu. Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko aukera paregabea da. Animatu eta etor zaitez Mungiara! Izena emateko azken eguna: maiatzaren 10a, osteguna.
 
Gozazau euskaraz umeekin batera!

ORDUA: 10:30ean
TOKIA: Carlos VII (IF denda)
PREZIOA: sarrera 7 € 
IZENA EMATEKO: gurasoportu@aek.org

Portugaleten BERTSO BAZKARIA

Ondo bazkaldu eta Onintza Enbeitaren (Muxika, 1979) zein Etxahun Lekueren (Larrabetzu, 1980) bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Onintza Enbeita Bizkaiko Txapelketa Nagusiko finalean hainbatetan hartu du parte, Etxahun Lekue, ordea, Bizkaiko azkeneko txapeldunordea dugu. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 9a asteazkena.

DATA: Maiatzak 12 Larunbata.
ORDUA: 15,00etan (aldez aurretik, 14,30etan, poteoa "Larrun" tabernan)
LEKUA: Nautiko jatetxea (Portuko igerilekuen ondoan)
PREZIOA: 21 euro (aldez aurretik Xaribari-AEKn ordainduta edo egunean bertan)
IZENA EMATEKO: alfre-e@aek.org

Salleko Dantza Taldea: 50 urte


Larunbateko planekin jarraitzeko, hona hemen gauekoa: Salleko dantza talde sestaoarraren 50.urteurrena.
Gaueko 21:30etan, Sestaoko frontoian, Salleko dantza taldekoek emanaldia eskainiko dute, 50.urteurrena ospatzeko. 

Euskal kultura eta folkloreaz gozatzeko aukera paregabea, ezta?

Enkarterriko bertsolari txapelketa!!!



Larunbat arratsaldean, gure eskualdeko bertsolariekin gozatzeko aukera!!! 
Barakaldoko San Bizente auzoko kultur etxean, 17:30etan. Enkarterriko bertsolariak izango ditugu. Nuria Cortada, Jon Martinez, Idoia Anzorandia, Aitor Arrutia, Jon Barrokal eta Aitziber Bengoetxea.

Giro euskalduna eta bertsozalea, zer gehiago behar? Etor zaitezte!!!!

Ibilaldi gidatua Barakaldon

Asteburua gogotsu hasteko, hona hemen lehenengo plana: ibilaldi gidatua Barakaldon!!! 
Goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua "Barakaldo Naturala" elakrtekoek, Errekatxoko plazan. Hortik Tellitura, Urtegi zaharrera eta Urdandegietara joango dira.
Anima zaitezte naturaz gozatzera!

"Nabil" musika taldea La Kelon

Biharko planik ez baduzue, Lekeitioko "Nabil" taldeak "Egusenti bat lez" diskoa aurkeztuko du 21:30ean Santurtziko La Kelo gaztetxean. La Keloren "Kafetan" trago bat hartu bitartean musikaz gozatzeko aukera.
Taldearen inguruko informazio gehiagorik nahi baduzue, hona hemen euren webgunea: http://www.myspace.com/nabilspace.



berbataldeak herriz herri

Hauek dira une honetan Ezkerraldean dauden berbataldeak, horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko bete fitxa hau
 
SANTURTZI
Astelehena
17:30 Irlandesean
Asteartea
09:00 IÑAKIS Tabernan
19:00 LA VIUDA tabernan
19:00 MIRAMAR tabernan
19:15 ITXASGORRI tabernan
20:00 LA OFICINA tabernan
20:30 SANT PATRIK tabernan
Asteazkena
19:00 GALERIA tabernan
18:00 HAMAIKETAKO tabernan (hilean behin)
Osteguna
19:00 Irlandesean
20:00 LA VIUDA tabernan
Ostirala
09:00 HAMAIKETAKO tabernan
10:00 LA VIUDA tabernan
12:00 LA VIUDA tabernan
16:30 LA VIUDa tabernan
18:00 JOEX tabernan
18:00 ITXASGORRI tabernan
20:00 LAGUN ETXEA tabernan
Larunbata
12:00 LAGUN ETXEA tabernan

Mendilagun taldea. Irteerak hilean behin.
Irakurzale kluba. Bilerak hilaren lehen astelehenean 19:15ean Santurtziko AEKn.

PORTUGALETE

Astelehena
10:00etan COPYS taberna
18:00etan LEIOA taberna
Asteartea
09:15 BERTIZ kafetegian
14:00 Udaletxean
19:00 TXISPINTXO tabernan
Asteazkena
12:00 WHY NOT tabernan
14:00 Udaletxean
14:00 DONEGAL tabernan
20:00 TEATRILLO tabernan
Osteguna
18:15 CENTRAL PERK tabernan
19:00 DONEGAL tabernan
20:00 TXISPINTXO tabernan
Ostirala
14:00 Udaletxean
20:00 ZIRIMIRI tabernan
20:00 DONEGAL tabernan

SESTAO
Astelehena
18:30 BOK tabernan
18:00 ALBIZ ikastetxean (gurasolagun)
Asteartea
19:00 PERFIL tabernan
20:00 METRO geltokian
Asteazkena
19:30 ENBOR taberna
18:00 KUETO ikastetxean (gurasolagun)
Osteguna
15:30 METRO kafetegian
Ostirala
20:00 LA PELA kalean

BARAKALDO
Astelehena
20:00 ZAZPI tabernan
Asteartea
15:00 Bagatzan
Asteazkena
18:30 TXALAPARTA tabernan
Osteguna
17:00 PATA NEGRA tabernan
20:00 HIZKUNTZA ESKOLAn
Ostirala
10:30 TXALAPARTA tabernan
20:00 LORATEGI tabernan
Larunbata
10:30 HIZKUNTZA ESKOLAn


ordutegiak berbataldeak

PORTUGALETE


Astelehena
11:30 LA OLA kafetegia
16:00 DOWEL'S kafetegia
17:00 KANPAZAR eskola (GURASOLAGUN)
19:30 PORTUKO ZUBIA (MARTXALAGUN)

Asteartea
09:30 DONEGAL taberna
16:00 ASTI LEKU ikastola (GURASOLAGUN)
16:30 G. CELAYA eskola (GURASOLAGUN)
16:45 ZUBELDIA eskola (GURASOLAGUN)
17:00 A. TRUEBA eskola (GURASOLAGUN)
19:00 CASA VICENTE taberna
29:00 DONEGAL taberna

Asteazkena
18:30 EL FARO taberna
19:00 LA BODEGUILLA taberna (Buenavista auzoa)

Osteguna
14:00 Udaletxeko ganbara (udaletxeko langileak)
16:00 SANTA MARIA (GURASOLAGUN)
18:30 JAQUE taberna
19:00 DONEGAL taberna
20:00 DONEGAL taberna

Ostirala
09:20 PORTU ZUBIA (MARTXALAGUN)
11:00 DONEGAL taberna
16:00 EL MINUTO taberna (GURASOLAGUN)
16:00 ASTI LEKU ikastola (GURASOLAGUN)
20:00 LA PERDIZ taberna




SANTURTZI

Astelehena
11:30 JOEX tabernan (Kabiezeseko arkupeetan)

Asteartea 
19:00 MIRAMAR tabernan (Sardinera parkean)
19:00 ITXASGORRI tabernan (Fleming doktorea kalean)

Asteazkena
11:15 "La Viuda" tabernan
20:00 "La Viuda" tabernan 

Osteguna
12:00 "La Viuda" tabernan

Ostirala
10:00 "La Viuda" tabernan
18:00 BASERRI ZULOAK tabernan (Kabiezeseko Axular kalean)
18:00 ITXASGORRI tabernan (Fleming doktorea kalean)
20:30 MUNDIN tabernan (Txitxarran)
Larunbata
12:00 El Carmen kafetegian (Kagonillos plazan)

Mendilagun taldea. Hilean behin irteera (maiztasuna aldatu ahal da).
Irakurzale kluba. Hilean behin, asteko eguna astelehena, 20:00etan Santurtziko AEKn.
Kantulagun. Hilero, azken igandean elkartzen da 12:30-14:30 parke nagusian (Eguzkia tabernaren odoan).
Gurasolagun. Hilean behin, tailer bat egiteko.

 
SESTAO
Astelehena
15:15 PORTOPIN tabernan
18:00 Gurasolagun, aterpeetan, Edurmendi tabernaren kanpoaldean
   (hilaren 1.astelehenak)
19:00 ENBOR/ LA HERENCIA/ CASTAÑARES tabernan

Asteartea
11:15 BOCK tabernan
17:30 Udal Liburutegiaren kanpoaldean, aterpeetan, gurasolagun (hilean behin)
20:00 METRO geltokian
20:00 TXARRO BERRIA tabernan

Asteazkena
16:30 LA GALERIA tabernan

Ostirala
15:15 JAI-ALAI tabernan
19:30 LA HERENCIA tabernan


BARAKALDO


Astelehena
11:30 LA VIEJA BANDA kafetegian
16:45 IBAIBE eskolan (Gurasolagun)
19:00 ELKANO tabernan
20:00 ZAZPI tabernan

Asteartea
09:15 ELKANO tabernan
11:15 LA VIEJA BANDA kafetegian
16:00 PASEATZEKO TALDEA
18:00 ALKARTU eskolan (Gurasolagun)
19:00 ROCK kafetegian
20:00 DANTZARI tabernan

Asteazkena
12:00 EL RINCON tabernan
18:00 KikarARTEan lokalean (Gurasolagun)
19:00 PASEATZEKO TALDEA
19:00 ROCK kafetegian
20:00 LA VIEJA BANDA tabernan 

Osteguna
09:15 ZAZPI tabernan
10:00 ELKANO kafetegian
11:15 GRAN PARADA kafetegian
18:00 ELKANO tabernan
19:00 ZAGUAN tabernan (GURUTZETAN)
20:00 BODEGON tabernan
20:00 SUGOI tabernan

 
Ostirala
11:30 CISeko kafetegian
18:30 BODEGON tabernan
19:00 ZAZPI tabernan

Horietaz gain, hilean behin beste gurasolagun talde bat dugu ekintza bat egiteko elkartzen dena.