pestaƱak

"Nire bizi osoa espetxean" dokumentala

Argiaren bideo emanaldiaren barruan eta Mamarigako Kultur Etxeak antolatuta, ekainaren 13an, asteazkena, "Nire bizi osoa espetxean" dokumentala ikusteko aukera izango dugu Kultur Etxean.
Mumia Abu-Jamal kazetaria eta Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotua izan zen polizia bat ustez erailtzeagatik. Frogen desagertzea, lekukoei estortsioa… beharrezkoak izan ziren “ahotsik gabekoen ahotsa” bezala ezagutua zena heriotzera zigortzeko. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatzeko borroka ez da amaitu.
Dokumental honetan hainbat elkarrizketaren bitartez Mumiaren istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dugu.