pestaƱak

Azaroko agenda, bero-bero!!!!

Kaixo Berbalagunok!!! 
Hementxe duzue azaroko Ezkerraldeko euskararen agenda. Ekintza ugari dago eta haien artean bat, guretzako inportantea: 
EZKERRALDEKO BERBALAGUNON JAIA!!!! Portun ospatuko dugu hurrengo azaroaren 9an. Anima zaitezte!!!!

azaroaren 9an, BERBALAGUNON JAIA Portugaleten

Badira urte batzuk Berbalagun egitasmoa Ezkerraldean abian jarri genuenetik. Egun, Sestao, Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi artean 500 berbalagun baino gehiago gara. Jendeak parkean, tabernan, kalean, liburutegian, polikiroldegian... euskaraz hitz egitea lortu dugu.

Euskaraz hitz egiteko espazio berriak sortu ditugu eta nola ez, norekin hitz egin ez zutenei mintzapraktika egiteko aukera eskaini diegu. Berbalagunok euskarari bultzada handia eman diogu eta hori ospatu beharra dago.

EGITARAUA
19:00etan Santa Klaran, Pantxika Lamur. Umorea, akrobazioak, klakea... barrez lehertzeko modukoa!

20:00etatik aurrera musika kalejira Alde Zaharretik, berbalagunon argazki erakusketa (Zirimiri tabernan), pintxo dastaketa merke-merkea Alde Zaharreko tabernek eskainita, elkar ezagutzeko jolasak... eta beste hainbat sorpresa

LAGUNEI ESAN ETA ERDU GUREKIN!

Triki poteoa eta bertso afaria Santurtzin!



Larunbat honetan, urriak 27, Bai Esani esker arratsalde eta gau zoragarriak izango ditugu; izan ere, egun horretarako triki poteo, bertso poteo eta bertso afaria antolatu ditu Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin. 19:00etan geratuak gara Lagun Etxea tabernan poteoa egiteari ekiteko; 20:00ak aldera bertso poteoa eta 21:30ean afaria Marina Jatetxean. Parte hartzeko, txartela hartu behar duzue ondoko lekuetan: Lagun Etxea tabernan, Sotera tabernan, Udal Euskaltegian eta AEKn; prezioa 20€.
Informazio gehiagorako: baiesan@kaixo.com.



Udazkeneko entsalada gozoak Portugaleten


Joan den asteartean Berbalagunok, sukaldari profesional batek lagunduta, udazkeneko entsalada gozoak prestatu genituen. Urtaro honetako elikagaia asko erabili genituen zaporea, usaina, bizitasuna eta kolorea emateko, hala nola:uraza mota desberdinak, pinaziak, intxaurrak, ahuakatea, mustarda haziak... Entsalada berezi hauek egiten ikasi, praktikan jarri eta egindakoa dastatzeko parada ere izan genuen. Arratsalde bikaina!

Mendilagunak Cerredo mendian

Igandean burutu zen mendilagunen lehen irteera;baina, Anbotora joan beharrean Kantabria aldera abiatu ginen, Cerredo mendira. Igoera ederra izan genuen, jaitsiera, berriz, ez zen hain atsegina izan euriak harrapatu gintuelako, eta euriarekin batera haizea eta lainoa. Hala ere, merezi izan zuen ikuspegi ederrez gozatu baikenuen. Ea hurrengorako lagun gehiago animatzen diren!

Goiko argazkian osatutako hirukotea duzue.Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

Berbalagun aurkezpena Sestaon!!!


Urtero lez, aurten ere hitzordua izango dugu Sestaon, ikasturte berriari hasiera emateko. Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dugu ostegun honetan, Urriak 18, arratsaldeko 19:00etan Sestaoko udal liburutegiko areto nagusian.

Aurten, Gurasolagun programa jarriko dugu martxan ere, eta horren berri emango dugu, Berbalagun programa osoa aurkezteaz gain.

Anima zaitezte eta hurbildu! Lagun gaitzazue Sestao euskaldunago izaten!!!

Gora Sestaoko Berbalagunak!

Santurtziko berbalagunon kedada 19an!





Urtero bezala, ikasturteari ongietorria emateko, urriaren 19an, ostirala, Santurtziko Txitxarra kalean elkartuko gara 20:00etan Lagun Etxea tabernan. Gainera, berbalagun kamisetak zozketatuko ditugu; beraz, badakizue, kamisetaren bat eskuratu nahi izanez gero edota berbalagun gehiago ezagutu nahi izanez gero, datorren asteko ostiralean hitzordua izango duzue.

Animo, eta praktikatu gurekin!!

Euskaraz eta hizkuntza politikaz mintzo Portugaleten


Astelehen honetan Portugaleteko Berbalagunek antolatuta euskara eta hizkuntza politikaren inguruko mahai-ingurua izan genuen Santa Claran. 40 bat lagun gerturatu ziren euskararen etorkizunaz kezkaturik. Bost alderdi politikoetako ordezkariek euren hizkuntza politikaren nondik norakoak azaltzen ahalegindu ziren eta ondoren, ikus-entzuleek haien kezkak plazaratu zituzten.

Mendilagunak Anbotora


Igande honetan, urriak 14, mendilagunen lehen irteera izango dugu. Ikasturte berriari hasiera emango diote Anboto mendian, Mariren bizilekuan, hain zuzen ere.
Ibilbidearen nondik norakoak hauexek dira:
Arrazolatik atera eta Arrazolan amaitu. Ibilbidea apur bat exijentea bada ere; izan ere, mila metroko altuera du, paisaia ederraz gozatuko duzue.
Ordua: 08:30ean
Lekua: Santurtziko tren geltokian

Animatu eta parte hartu!
Izena emateko sakatu hemen 

PORTUGALETEn udazkeneko entsaladen tailerra


PORTUGALETEn "Udazkeneko entsaladen" doako tailerra. BERBALAGUN egitasmoak antolatuta eta edonori zuzenduta; urtaro honetako produktuekin entsaladak egiten ikasiko dugu, ENTSALADA ez baita udako plater hutsa!!! Izena eman: alfre-e@aek.org tl. 94 493 82 84 (Zuberoa).

DATA: Urriak 16 Asteartea
ORDUA: 19,00etan
LEKUA: Tajuz Txo (txokoa) // Maestro Zubeldia kalean (Portu)

Kultur Etxeko ikastaroen izen-ematea

 Urtero bezala, Kultur Etxeak hainbat ikastaro antolatu du eta izena emateko epea hilaren 15ean amaituko da. Izena emateko klikatu hemen

Portugaleten HAUTESKUNDE MAHAINGURUA euskaraz



Portugaleteko BERBALAGUN egitasmoak antolatuta urriaren 8an astelehenean arratsaldeko 19,00etan legebiltzarrerako hauteskundeei begirako MAHAINGURUA (euskaraz eta euskarari buruz) alderdi guztietako ordezkariekin. Zatozte, bakoitzaren 5 minutuko proposamena entzun ostean galderak egiteko aukera egongo da. 

DATA: Urriak 8 Astelehena
LEKUA: Santa Clara kulturtegia (Portugalete)
ORDUA: 19,00etan

Urriko Ezkerraldeko agenda!!!

Hona hemen ikasturteko lehenengo agenda. Hemen agertzen diren ekintzetaz aparte, beste hainbat izango ditugu, adi gure blog eta facebook orrialdeari!!!


Santurtziko urriko agenda prest