pestaƱak

Jai erraldoia Usurbilen!

Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dugu urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin:
-Goiz osoan zehar kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…)
-13:00: Bertsolariak eta kupelen irekiera
-14:30: Pintxoak
-16:30: Ekitaldi nagusia
-18:00: Erromeria
-21:00: Esne Beltzaren kontzertua
Izen-emateak AEKren euskaltegietan (Sarrera 10 euro: jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne).
Ezkerraldeko autobusak:
Irteera, goizeko 10:30ean
. Santurtziko parketik (arkupeetan), ondoren ezkerraldeko beste herrietatik pasako da.
Itzulera: 20:00etan edo gaueko 12etan
Animatu eta parte hartu!