Gogoratu ostiral honetan, hilak 20, arratsaldeko 20:00etan La Kelo gaztetxean bideo-emanaldi eta solasaldia izango dugu.
Euskarazko 50 minutuko dokumental honek Arkaitz Astiazaran-ek
2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400 kilometroko
txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik, gure
herrialdeko paisaia, tradizio, mendialde, animalia, itsasalde, herri eta
natur inguruneak erakutsiz. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175
mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar motxilan zeraman
bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da, oso
aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin
egina. Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer
nolako planak egin ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera
askotan konturatzen ez garen altxor paregabeak baititugu.