Aurreko asteazkenean Mamarigako Kultur Etxean elkartu ginen ikastaro gozo hau egiteko eta txokolatezko armiarma polit itxurakoak egin genituen.
Errezeta ez da zaila. Hauxe duzue:
Osagaiak
16 cup cake egiteko osagaiak: 150 gr gurin, 300gr azukre (postreak
egiteko azukrea), 4 arrautza, 225 gr irin, azal (sobre) bat legamia, 4
koilarakada esne kondentsatu, 125ml esne eta 60gr kakao hauts.
Pausoak
Bol batean irina eta kakaoa nahastu. Beste bol batean, gurina eta azukrea nahastu ondoren, arrautzak bota.
Irinari
eta kakaoari legamia bota. Ondoren, bi oreak, alde batetik, irina,
kakaoa eta legamia; bestetik, gurina, azukrea eta arrautzak, nahastu eta
esnea bota (esne arrunta eta kondentsatua).
Oharra: osagaiak ondo nahastu, irabiatu daitezke, ore uniformea lortzeko.
Hau
guztia egiten dugun bitartean, labea piztuta egongo da 180 gradutan.
Moldeak hartu, orea bota eta labean sartu 15-20 minutuz (labearen
arabera). Labeak haizegailurik badu, 160 gradutan.
Beste alde batetik, cup cake-ak betetzeko erabiliko
dugun orea (betegarria) prestatu behar da. Horretarako: 200gr txokolate,
75gr irin eta 3 koilarakada esne kondentsatu. Hau guztia ondo nahastuko
dugu. Prozesua errazteko txokolatea mikro-uhinean berotu.
Frosting-a baino ez zaigu falta. Egiteko
120gr kakao, 100gr gurin eta 120gr azukre behar ditugu. Osagaiak ondo
nahastu irabiagailua erabiliz.
Amaitzeko, gure
madalenatxoak labetik atera, hozten utzi eta erdi-erdian zulo bat egin
betegarria sartzeko. Gainetik frosting-a bota.
Gure cup cake ederrak apaintzeko fondant izeneko azukrea erabil dezakegu. Hau erabiliz edozein irudi egin ahal izango dugu gure madalenei itxura pertsonalizatua emanez.
Prest jateko!