2015/01/31
2015/01/30
2015/01/29
2015/01/28
Serantes-Punta Luzero kronika
Eguraldiak bakerik emango ez zigula pentsatu arren, igandean lagun izan genuen. Eguraldi ederra izan genuen mendira joateko!
10:00etan Mamarigatik abiatu ginen Serantes magaletik gora tontorrerantz. Ibilbidearen parterik handiena pistan zehar egin genuen, aurreko egunetako zaparradek lokaztuta utzi baitziguten bidea.
Punta Luzeroraino joatea zen gure asmoa, baina azkenean Zierbenako Harana auzotik jarraitu genuen Aldapa auzoraino.
Bertan, batzuek Zierbenako portura jarraitzeko asmoz zeudenez aurrera jarraitu zuten eta besteok nekatuta edo etxera bazkaritarako bueltatu beharrez geundenez autobusean bueltatu ginen.
Hurrengo hitzordua apirilean izango dugu. Hortaz adi gure deialdira!
Argazki gehiago ikusi: Serantes-Punta Luzero argazkiak-facebook
10:00etan Mamarigatik abiatu ginen Serantes magaletik gora tontorrerantz. Ibilbidearen parterik handiena pistan zehar egin genuen, aurreko egunetako zaparradek lokaztuta utzi baitziguten bidea.
Punta Luzeroraino joatea zen gure asmoa, baina azkenean Zierbenako Harana auzotik jarraitu genuen Aldapa auzoraino.
Bertan, batzuek Zierbenako portura jarraitzeko asmoz zeudenez aurrera jarraitu zuten eta besteok nekatuta edo etxera bazkaritarako bueltatu beharrez geundenez autobusean bueltatu ginen.
Hurrengo hitzordua apirilean izango dugu. Hortaz adi gure deialdira!
Argazki gehiago ikusi: Serantes-Punta Luzero argazkiak-facebook
2015/01/27
TALO TAILERRA
Eguna: otsailaren 5ean, osteguna
Ordua: 19:00etan
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Prezioa: 3 euro
Eraman beharrekoa: amantala, sukaldeko trapua eta tupper bat
Eraman beharrekoa: amantala, sukaldeko trapua eta tupper bat
Izena ematea: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea
2015/01/26
Barreterapia-Kronika
Pasa den asteazkenean izan ginen Mamarigako Kultur Etxean ondo pasatzeko asmoz. Bertan dozena bat lagun aritu ginen Andonik gidatutako saioan kar eta kar.
Gure buruen aurkezpena egiten hasi, suge bihurtu, puxikekin jolastu, barre kontzertua egin, ...
Azkenean barrearen barrez negar malkotan bukatu genuen.
Horregatik gure eskerrik beroenak Andoniri hain ongi pasarazteagatik!
Gure buruen aurkezpena egiten hasi, suge bihurtu, puxikekin jolastu, barre kontzertua egin, ...
Azkenean barrearen barrez negar malkotan bukatu genuen.
Horregatik gure eskerrik beroenak Andoniri hain ongi pasarazteagatik!
Mintzapraktika, partaideen bidaia
Eva, Juani, David, Mikel, MariMar, Fernando eta Rami, beste milaka
lagunekin batera, euskaraz bizitzera eramango dituen bidaia egiten ari
dira. Zeuk ere lagundu ahal diezu, euren bidelaguna izan zaitezke. Eman
izena mintzapraktika egitasmoetan!
2015/01/22
Xabier Etxaniz Rojo Santurtziko irakurzale klubean-Kronika
Zorte handia izan dugu Santurtziko Irakurzale
Klubean, “Sirena-hotsak” (Erein, 2013) liburuaren egilearekin,
Xabier Etxaniz Rojo, aurrez aurre hitz egiteko aukera izan baitugu.
Zilarrezko Euskadi 2014 Saria jaso zuen liburua irakurriko genuela
jakinarazi genion eta prest agertu zen bisita egiteko. Pasa den
ostiralean, urtarrilak 16, izan genuen gurean. Oso giro dibertigarri
eta politean aritu ginen, eta hemendik gure eskerrik beroenak bidali
nahi dizkiogu Xabierri.
Xabierrek berak azaldu zigunez, bi idazle mota
daude: mezu bat bidali nahi duenak (eta hori gauzatzeko istorioak
erabiltzen dituenak) edo istorioak kontatzen dituena. Bigarren
taldearen barruan kokatzen du bere burua, eta bere azken liburu
honetan kontatzen diren lau ipuinek horrela dela argi adierazten
dute. Mezu bat baldin badago, irakurleok interpretatuko duguna da,
baina ezin da esan lau ipuin hauek entretenimendu hutsa direnik.
“Matxupitxu”, “Akelarreak”, “American way of life” eta
“Sirena-hotsak” dira liburua osatzen duten ipuinak. Lauren arteko
zerikusirik egon ez arren, ezaugarri bat dute komunean: iraganaren
indarra, zeinek denboran zehar saltoka eramaten duen irakurlea. Bere
idazteko estiloan eskema kronologikoa zirriborratzen du, baina gero
kasurik ez egiteko, aitortu zigunez. Arauak apurtzeko daude beti. Ez
hain esplizituki, baina oso agerikoa da kontakizun hauetan guztietan
literaturarekiko eta liburuekiko lotura (bi ipuinetako pertsonaia
nagusiak idazleak dira, eta Stephen King eta euskal idazleak ere
aipatzen dira).
“Matxupitxu” ipuina sorpresaz beterik dago.
Fabian nikaraguarra Euskal Herrian da, Andoni Larburu agurearen
zainketaz arduratzen da. Biek ala biek iragan bana dute, ez soilik
orainaldia baldintzatzen duena, haien arteko harremanean ere zer
eragin izango duen zalantza airean dago. Amaiera ezin harrigarriagoa
da.
Bigarrenean, “Akelarreak” ipuinean, Sara
protagonistak buruan duen zalantzak gidatzen du ildoa:“sekretu bat
kontatu ala ez”, irakurleari zer egingo lukeen pentsaraziz.
“American way of life” kontakizunean agian
BERRIA egunkarian aspaldian Xabierrek idazten zituen zutabeetako
ironiaren zantzua aurkitzea errazagoa da. Bere izenburuari kasu
eginez, istoriotxoak Road-movie-a
dirudi,
espazioan bai, baina bereziki denboran zehar.
Eta azkena, liburuari izena ematen dion ipuina,
“Sirena-hotsak”, egitura sendoena duena da, oso ondo kalkulatua,
hiru protagonistei adinako berdina emanez, eta tentsioa hasieratik
amaieraraino mantentzea lortuz.
Hemendik liburua gomendatu nahi dizuegu, eta
Xabierrek zer berri aterako duen zain geratzen gara. Berriz ere, mila
esker etortzeagatik, Xabier.
(Joxi Martinek idatzia)
2015/01/20
"Zein da Santurtziko zure txokorik gogokoena?" lehiaketa
Nork
ez du maite bere herria? Harrotasunez “Santurtziarra naiz” esaten
dutenak asko dira. Herri guztiak dira ezberdinak eta bertakoak ere
bai. Ez da gauza bera barnealdekoa, kostaldekoa, hiria, herria, ...
Lekuak bertokoen nortasunean eragiten du. Hau dela-eta, zure
Santurtziko txokorik maitatuena zein den jakin nahiko genuke.
Horretarako leku honen argazkia eta zergatik gustuko duzun labur
azaldu behar duzu.
Zein
da saria? Kabiezeseko SPArako 2 sarrera. Argazkiak interneten ikusgai
egongo dira eta gogokoena bozkatu ahal izango da. Bozketan parte
hartzen dutenek ere saria izango dute: korrika materiala.
Gehien
bozkatuena izango al da irabazlea? Ez, blogean jasotako bozkek, bozka
bakarra ordezkatuko dute. Epaimahaian Udal euskaltegia, AEK eta
Euskara Zerbitzua ere arituko dira.
Animatu
eta parte hartu!
Oinarriak:
-Argazki
1
-Azalpena:
euskaraz, 30-50 hitz
-Izen-abizenak
eta kontakturako telefonoa
-Aurkezteko
epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 27ra
-Aurkezteko
modua: ezkerraldea@aek.org
e-postara bidali.
-Argazki
onenaren saria: 2 lagunentzako SPA (Kabiezeseko kiroldegian)
-Bozken
saria: korrika materiala
-Sariaren
berri: martxoaren 13an ezkerraldeko berbalagunen blogean eta
facebooken
2015/01/19
Sagardotegia!
Aurtengo sagardotegi denboraldiari hasiera eman zioten "Loreak" filmeko protagonistek. Hortaz, bada garaia guk ere aurtengo uzta dasta dezagun!
Eguna: 31n, larunbatean
Irteera ordua: 17:00etan
Itzulera ordua: 1:00ean
Lekua: Santurtzi Parkeko arkupetan eta Portugaleteko Abaro kalean
Prezioa: 38 euro
Izena ematea: Santurtziko eta Portugaleteko AEK euskaltegiak
Haur-zinemaldia
5 urtetik gorako umeek zinema euskaraz ikusteko aukera izango dute; baita haien gurasoek ere bai:
Eguna: 23an, ostiralean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako Liburutegian
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea
Olentzerori gutun lehiaketaren sari-banaketa
Abenduan zehar jaso ziren santurtziarrek Olentzerori idatzitako gutunak eta heldu da sariak banatzeko unea:
Eguna: 22an, ostegunean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Casa Torre jauregian
Antolatzailea: Euskara eta Kultura Saila
2015/01/16
KALESAREAK dokumentala Portugaleten
Portugaleteko Udalaren Hezkuntza-Gazteria Sailak eta Euskara
Zerbitzuak Kalesareak dokumentalaren
aurkezpena eta proiekzioa antolatu dute, Portugaleteko gazteei begira.
|
Dokumentala Gazte Gelan erakutsiko
dugu 2015eko urtarrilaren 22an (osteguna), 17:00etan.
|
Kalesareak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako K
ekimenari dagokio. Ekimen honen helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea
da, 18-30 urte bitarteko neska-mutilak aktiboak izan daitezen beren
kezketarako proposamen eta irtenbideak bilatzen.
|
Kalesareak
den ikus-entzunezkoa K-movie
lehiaketako parte-hartzaileen bideoetan oinarrituta editatu da, K proiektuaren arloan. Dokumentalak 350 gazteren dinamika
parte-hartzailea izan du. Nola edo hala, ikus-entzunezkoaren protagonistak
dira eta interesatzen zaizkien gaiez hitz egiten dute: hala nola, sexuaz,
ikasketez, lanaz, euskaraz, etxebizitzaz, kulturaz…
|
Hona hemen dokumentalaren
trailerren estekak:
1. trailerra: www.youtube.com/watch?v=KLbRs7-PxjQ
|
|
2015/01/15
Jaietan ere, euskaraz!!
Badatoz San Bziente auzoko jaiak, eta urtero moduan berbalagun eta euskaltzaleok, hainbat hitzordu izango dugu.
Lehenengoa igande honetan, urtarrilak 18, izango da: Korrikaren aldeko argazkia!!! Eguerdiko 13:30ean elkartuko gara San Bizenteko parkean, kioisko aurrean. Etorri zuek ere, guztion artean EUSKAHALDUN gaitezen!!!
Eta bigarren hitzordua San Bizente egunean izango da. Urtero bezala Sasiburu euskara elkarteak eta Berbalagunek pintxo dastaketa mundiala antolatu dute!!!! Arratsaldeko 19:30ean elkartuko gara, urtarrilaren 22an (osteguna) Martxoak 8 plazan.
Hurbil zaitezte eta gozatu euskaraz!!! Gora San Bizenteko jai euskaldunak!!!
2015/01/13
Portugaleteko BIZKAIERA TALDEA
Portugaleten bizkaieraz praktikatu? Bai, posible da.
Bizkaieraz badakizu, edo lehen harremana izan gura badozu, hemen zure aukera.
Lekua: Dowel's taberna (epaitegiaren aurrean)
Eguna: eguenetan
Ordua: 19:15ean
Izena emoteko: portugalete_berba@aek.org
Animatu eta etorri!
OINARRIZKO LUZAKETA TAILERRA
Eguna: urtarrilaren 15etik aurrera ostegunero
Ordua: 18:00etatik 19:00ak arte
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea
BURUHANDIAK EGITEKO TAILERRA
Inauteriak heldu arte erronka polita, buruhandi batzuk sortzea, ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Eguna: urtarrilaren 17tik aurrera larunbatero inauteriak heldu arte
Ordua: 17:00etatik aurrera
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea
KAKORRATZ IKASTAROA
Eguna: urtarrilaren 14tik aurrera asteazkenero
Ordua: 18:00etatik aurrera
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea
2015/01/09
Portugaleteko LITERATURA TAILERRA
Portugaleteko LITERATURA TAILERRA hasiko da 2015ean biltzen, eta kideek aukeratu duten liburua Ibon Zalduaren "Idazten ari dela idazten duen idazlea" da.
Gustukoa baduzu, animatu eta apunta zaitez portugalete_berba@aek.org helbidean.
EGUNA: urtarrilaren 13 eta 27an, astearteak.
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Santa Klara kulturtegia
Serantes-Punta Luzero mendi ibilbidea
Santurtziko Mendilagun taldearen eskutik datorkigu ondoko mendi irteera egiteko proposamena:
Eguna: 25, igandea
Ordua: 10:00
Lekua: Mamarigako metro irteeran
Ibilbidea: 12 km (3 ordu +/-) Serantes-Punta Luzero
Izena emateko: azken eguna 23a, ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 422 573 telefonoan.
Antolatzailea: Berbalagun
Barreterapia
Egunerokotasunak dakartzan kezkak eta buruhausteak alde batera utzi eta etorri gurekin barre egitera! Barreak kalterik ez egiteaz gain, terapeutikoa ere badelako.
Eguna: 21, asteazkena
Ordua: 18:30-20:00
Lekua: konfirmatzeke, baina seguruenik Mamarigako Kultur Etxea
Izena emateko: azken eguna 14a ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 422 573 telefonoan.
Antolatzailea: Berbalagun
Ipuin kontalaria
Santurtzin hilero izaten dira umeentzako ekitaldiak euskaraz. Hauen artean, ipuin kontalari saioak ditugu. Hil honetan 2 saio izango dira:
Egunak: 15 eta 29, ostegunak
Ordua: 17:30
Lekua: Santurtziko Liburutegi Nagusia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea
2015/01/07
Subscribe to:
Posts (Atom)