pestañak

PORTUGALETE KANTARI


SORMEN TAILERRA FAMILIENTZAT


AGATE DEUNA SESTAON



KANTUAN ATERA ETA MERENDOLA
Eguna: otsailaren 4a, osteguna.
Ordua: 18:30
Lekua: Kueto Eskolan kantuan ateratzeko. Merendola eta Cola cao-kada "Gure Kaleak" auzo elkartean.
Oharra: Arrantzale edo mendirako arropa jantzita Kantuan atera.

ENTSAIOAK
Eguna: urtarrilaren30ean (astelehena)
Ordua: 18:30
Lekua: Kueto Eskolako jantokia

MENDI IGOERA
Eguna: otsailaren 8an, igandea
Ordua: 10:00ak
Lekua: La Salle metro geltokian
Oharra: eguraldi ona badago, bi bokata eta eguraldi txarra badago, bokata bat, txubaskeroa eta euritakoa eraman.

Antolatzaileak:Arriskugarri dantza eta txistu taldea, Kueto eskolako Guraso elkartea eta Kuetoko "Gure Kaleak" auzo elkartea

SESTAOKO BERBALAGUNEN URTEURRENA! Kronika eta argazkiak

Urtarrilaren 22an elkartu ginen 18:30ean Bock tabernan pote bat hartzeko, ondoren, Txirbileneara jaitsi eta Mendieta elkarteak prestatutako pintxoak dastatu genituen! Primerakoak!

Bukatzeko, laster Blogean ikusgarri izango duzuen 10 urte hauetako argazki eta bideo muntaia ikusi genuen, bai oroitzapen ederrak!

ESKERRIK ASKO, GUZTIOI (izandakoei, bazaretenei eta izango zaretenoi), ZUEN PARTE HARTZEAGATIK!








Berbalagunok San Bizenteko jaietan!!


San Bizente eguna (urtarrilak 22, ostirala) primeran ospatzeko hainbat aukera izango ditugu:

Hasteko, etxeko txikiek (eta nagusiek ere), Oliver magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. 12:00etan Velazquez plazan izango da.

Gau partean, 19:30ean, pintxo dastaketa mundiala izango dugu Martxoak 8 plazan (Union Sport tabernaren aurrean). Giro ona, berbalagunak, euskaldunak, pintxo goxo-goxoak.... Galdu behar al duzue?

Animatu eta etorri, zuen zain egongo gara! 

Zer: Oliver Magoa
Non: Velazquez plaza
Noiz: urtarrilak 22, ostirala
Ordua: 12:00etan

Zer: Pintxo dastaketa
Non: Martxoak 8 plaza
Noiz: urtarrilak 22, ostirala
Ordua: 19:30ean
                                     

MUSIKA IKUSKIZUNA

Xabier Lizaso piano-jotzailearen eskutik, MUSIKA IKUSKIZUNA familientzat. 
Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute.
Sarrera bana emango diegu ikusleei, saioa hasi baino erdi ordu lehenago, aretoaren kanpoaldean. Plaza kopuru mugatua.
Eguna: urtarrilak 22, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Santa Klara
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila

Umeentzako ipuin kontalaria

Santurtziko liburutegietan hilero izaten dira umeentzako ekitaldiak. Oraingoan ere, umeentzat ipuin kontalaria izango dugu:

Eguna: urtarrilak 28, osteguna
Ordua: 17:30ean
Lekua: Liburutegi nagusia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Prezioa: dohainik
Antolatzailea: Santurtziko liburutegi sarea

New Orleansko Cyrano antzelana umeentzat

"Cyranok Roxane maite du baina bere itxurak, sudurrak zehazki, konplexuz betetzen du eta ez du Roxanaren maitasuna merezi duenik sinesten. Hori dela eta, ez da bere amodioa adierazten ausartzen. Christianek, Cyranoren lagunak, aldiz,  erakargarria eta baldarra izanik, Roxanaren bihotza bereganatuko du.Cyrano Roxani zuzendutako  eskutitzak  idazteko prest agertuko da, gertuago egon ahal izateko eta nolabait ere, gezurrezko maitasun hori bizi ahal izateko. Gertaera batzuren ondoren Roxanak eskutitz horiek benetan nork idatzi dituen jakingo du eta bere buruari aitortuko dio nor maite duen egiazki, baina adierazi nahi dionean beranduegi izango da. 

Helduentzako drama hau abiapuntutzat harturik, Olga Margallo eta Antonio Muñoz de Mesak haurrei zuzenduriko ikuskizun zoragarri hau idatzi dute, XX. mendeko New Orleansko jazz eskola batean kokatuz. " (Serantes Kultur Aretoa)

Santurtzin ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan:

Eguna: urtarrilak 24, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 57 minutu
Ikusleak: 6 urtetik gorakoak izatea gomendatzen da
Sarreraren prezioa: 4 euro
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa


Olentzarori gutunen sariketa


Euskal kulturan erro sakonak dituen Olentzero da gutunen hartzailea. Erdi pertsona erdi mitoa den pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa biltzen du. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako. 

Abenduan aurkeztu ziren Santurtziarrek idatzitako gutunak eta Olentzeroz gain, epaimahaiak ere irakurri ditu. Eskatutakoa bete dela argi dugu, Olentzero langile fina baita.  Orain, epaimahaiak erabakitakoa jakitea falta dugu; eta hitzordua ondokoa izango da:

Eguna: urtarrilak 21, osteguna
Ordua: 18:00etan
Lekua: Casa Torre jauregia
Adin tartea: adin guztiak
Antolatzailea: Kultura eta Euskara arloa 

PORTUGALETEKO BISITA GIDATUA

Portugaletekoa izan zein ez izan, turista izan ala ez, aukera ederra izango dugu hainbat toki ezagunen (edo ez hain ezagunen) historia eta bitxikeriak jasotzeko aukera.
Eguna: urtarrilak 21, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: parrokia ondoan

ARGAZKI ERAKUSKETA: EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

  
Otsailaren 28ra arte, Javier Belaskok EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK TANTAKA argazki erakusketa eskainiko digu.
Irudi hauek gure geografiako herrietan egiten diren inauteriez autoreak egin duen jarraipena eta bilduma bizia dira, denborak aurrera egin ahala argazki berriak gehitzen baitizkio.
Data: otsailaren 28ra arte
Lekua: Portugaleteko Salazar dorrea
Ordutegia: 
astelehenetik ostiralera 17:30-20:30
larunbatetan 11:00-14:00 17:30-20:30
igande eta jaiegunetan 11:00-14:00
astelehenetan itxita

BERTSOLARI filma

Portugaleteko Merkatuko Bertsolari Eskolak antolatuta, "BERTSOLARI" filma ikusteko aukera izango dugu. Sarrera dohainekoa da eta pantaila erraldoian ikusiko dugu.
Eguna: urtarrilak 15, ostirala
Ordua: 21:00
Lekua: Merkatu Zaharra

PORTUGALETEKO BERBALAGUNEN BIDEOA 2016

"URTE BERRIA, ERRONKA BERRIA" dio esaerak, eta horri kasu eginez, 2016an BERBALAGUN izatera animatu nahi zaitugu (oraindik ez bazara) edo zure lagunak erakartzera.
Badakizu... 
EUSKARA PRAKTIKATU, 
IZAN BERBALAGUN, 
LOTSARIK GABE!

Izena eman: portugalete_berba@aek.eus edo 600 482 022

BERTSO ESKOLA PORTUGALETEN

Portugaleten Bertso Eskola abian da. Urte berriko denboraldia ostiral honetan hasiko dute.
Beraz, bertsotan ikasi nahi baduzu, hurbildu Merkatu Zaharrera eta parte hartu.
Eguna: urtarrilak 8, ostirala
Ordua: 17:00
Lekua: Merkatu Zaharra

Santurtziko Irakurzale Klubak "Atertu arte itxaron" liburua irakurriko du


ANTZERKIA FAMILIENTZAT

Igande honetan, familientzako antzerkia izango dugu Portugaleten, "Ipuinak dantzan" ikuskizuna, Apika taldearen eskutik. Hitzek eta musikak elkarrekin egingo dute dantza saio berezi honetan.
Momentu batzuetan musika izango da protagonista, eta besteetan ipuinak; kantak eta ipuin musikatuak ere entzungo ditugu.
Umeak heldu batekin batera egongo dira.
Eguna: urtarrilak 3, igandea
Ordua: 12:00
Lekua: Rialia museoa
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila
Animatu eta etorri!

SESTAOKO BERBALAGUNEN URTEURRENA! 10 URTE!


Sestaoko Berbalagunek 10 urte bete ditu! Beraz, Berbalaguna bazara, izan bazara, izateko gogoa baduzu edota besterik gabe, euskalduna bazara, etor zaitez gurekin batera urteurrena ospatzera!

Eguna: urtarrilak 22, ostirala
Ordua/ tokia:
          -18:30ean Bock tabernan poteoa
          -19:00etan Txirbilenean (Txabarri 6, eskailerak jaitsita, Sestao) luncha  eta argazki proiekzioa

ANIMA ZAITEZ!