pestaƱak

"Amour" antzezlana umeentzat

"Antzezlan honek erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan hausnarketa egiteko bide emango digu. Ezberdinari gure bihotzean leku egiteko eta aurreiritziak gainditzeko aldarria da baina maitasunak beti ematen digu aukera bat. Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoaren  itxura aldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausardia eta adorez. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute lagunek etsai egiteko erreparorik, euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatu ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da. Eta bat-batean, hirurogeitik gora urte igaro dira. (...)" 
Iturria: www.serantes.com

Eguna: otsailak 7, igandea
Ordua: 12:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Norentzat: 6 urtetatik aurrera gomendagarria
Prezioa: 4 euro
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa