pestañak

Gabonetako apaingarri-kronika


Olga Santurtziko berbalagunak gidatutako “Gabonetako apaingarri” tailerra burutu genuen aurreko ostiralean.
Iaz elur-panpina eta Gabonetako arbola egin genituen, eta aurtengoan Pazko lorea eta Gabonetako galtzerdia. Nahiz eta esku-lan ezberdinak izan, iaz lez brillantinaz beteta amaitu genuen!
Olgak prestatutako ereduak erabili genituen apaingarriok egiteko, Cristinaren urtebetetze pastela dastatu eta elkarren laguntzaz eta konpainiaz gozatu.
Horretan eman genuen ostiral arratsaldea gozo-gozo, eta argazkietan dituzue gure esku-lanak!