pestañak

Txistu eta biok-kronika


Aurreko astean elkartu ginen Irakurzale Klubaren hitzorduan Juan Luis Zabalaren “Txistu eta biok” libruaren gainean hitz egiteko.

Eleberria izan beharrean, saiakera zela argi genuen. Izenburuko protagonistetako bat, hau da, Txistu txakurra gertaeren eta hausnarketen arteko haria besterik ez da izan. Hamaika gairen gaineko hausnarketak luzatzen badizkigu ere, azalekoak dira guztiak; eta horien guztien lagungarri idazle, kantari eta abarren aipuak erabiltzen ditu etengabe. Hausnarketa gaiak, esate baterako, futbolzale prototipoa, kultura, hiltzailearen jatorriaren araberako aurreiritziak , luxua, txakur jabeak, ...

Arestian esan bezala, hausnarketak eta narrazioak tartekatzen ditu; eta narrazioan aurrera egiteko bi “azenario” erabiltzen ditu: gorpua eta amorantea, irakurleok narrazioaren amua irents dezagun. Idazlea bera eta bere txakurra (txakurra omen, ez baitakigu benetakoa den) dira protagonistak eta horien eskutik zeharkatzen dugun liburuan errealitatea eta fikzioa nahastu egiten zaizkigu: fikziozkoa den hemerotekako artikulu baten erreferentziak, inoiz gertatu ez diren gertaerak, ...

Narrazioa eta saiakera, fikzioa eta errealitatea nahasten dituen liburua duzue hau, bukaerara arte irakurtzea merezi duena.