pestaƱak

20. Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko jaietan, urtarrilaren 22an


San Bizente jaien harira, urtarrilaren 22an (igandean), 14:00etan, Korrikaren aldeko argazki jendetsua antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. 

Argazkia parkean bertan aterako dute eta putxera lehiaketa girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke. Gisa honetako ekimen bat egiten den hirugarren aldia izango da. Hitzordu euskaltzalea, edonola ere, finkaturik dago igande honetarako, euskara BAT egiteko prest, ZUK egiteko prest? BatZuk izango gara eta!