pestaƱak

Izan zaitez Korrika laguntzailea eta pin bat eta deskontuak jasoko dituzu

Korrikak gizartearen atxikimendua behar du, hori dela eta, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!