pestaƱak

Mikro-ipuin lehiaketa-kronika


Abenduan zehar 40 mikro-ipuin jaso genituen lehiaketan parte hartzeko. Oso lan on eta ezberdinak izan dira jasotakoak: tristeak, alaiak, fantastikoak, errealak baino errealagoak, ...
Epai-mahaiak lanak izan ditu irabazlea aukeratzeko, baina azkenean ados jarri eta honako hau duzue ipuin irabazlea:

    Bere bizitzan aldaketa izateko irrikan zegoen. Denbora luzean horren zain egona zen. Azkenean, hor zegoen seinalea: semaforo gorria. Gorantz begiratu zuen, eta, begiak itxita, pauso handi bat aurrera eman zuen.”
Eta nola ez, irabazleak saria jaso zuen! Argazkian duzue Alfredo 20. Korrikaren kirol-jertsea soinean: Zorionak Alfredo!