pestaƱak

Urtarrileko Kantulagun-kronika


Igande eguerdian elkartu zen Santurtziko Kantulagun taldea parke nagusian asteburuko azken egun hau alaitzeko asmoz. Pixkanaka-pixkanaka jendea animatzen hasi zen eta eramandako kantutegiak segituan banatu ziren. Trapagaranetik eta Portugaletetik hurbildutako batzuk elkartu zitzaizkien bertaratutako Santurtziarrei.
Gabon kantak alde batera utzi, eta oraingoan otsailaren 4a hurbil dugunez, Agate Deuna kantatzeko tenorea izan genuen.
2 orduz kantuan, irrintziak, koreografiak eta bukatzeko jauziak dantzatzeko aukera ere egon zen!
Igande eguerdia pasatzeko plan ikaragarri ona izan zen!