pestañak

Ezkerraldeko Berbalagunak, txikota erriatzen berriro V. Berbabordajean


 

Ezkerraldeko berbalagunek aingurak altxatu eta euskara barreiatu zuten beste behin Zazpi Itsasoetatik, Berbabordajearen bosgarren edizioan.

Ekintza honek, ikasturteko amaiera-jaia ospatzeko, itsasontzi batean biltzen ditu Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko ikasle, berbalagun eta euskaltzaleak; eskualdeak itsasoarekin duen lotura irudikatu nahian.

Hala, Goizeder Pellicer, Sendoa Gil eta Manu Iturregiren musikaz lagunduta, Ibaizabaleko itsasadarrean zehar astindu zuten mihia parte hartu zuten 70 lagunek.

Bitartean, bazterrei erretratuak egiten ere ibili ginen, irudirik ederrena harrapatu eta Argazki Rallyan esku hartzeko (informazio gehiago laster orrialde honetan bertan).

Aritz Diez Portugaleteko berbalagunaren esanetan: "Berbabordajea eskualdeko euskaldunak ezagutzeko leku bikaina da, giroa horretarako oso aproposa baita".

Aukera interesantea, zalantzarik gabe, aurtengo mintzakideak sendotzeko, eta datorren urterako berriak ezagutzeko.