pestaƱak

Ganekogortarako mendi-irteera


Lainopean, baina euskarak erakutsi zigun bidea

Larunbatean, urriak 28, Abandotik abiatu ginen Ganekogortarantz. Barakaldoko lau berbalagun, Guille, Marijose, Josu eta Ibai, animatu ziren (laurak ibiltzen dira Barakaldoko Berbalagunen), baita Ainara ere, azken fitxaketa Santurtziko Mendilagunen. Lehendabiziko helmuga Pagasarri. Bertan, hamar minutuko atsedenalditxoaren ostean, berriro ibiltzeari ekin genion. Ibilbidean zehar aprobetxatu genuen elkar ezagutzeko eta, bide batez, hurrengo irteeraren inguruan ere berba egin genuen; seguru aski abendurako.

Gailurrean, lainoagatik, ezin izan genuen paisaiaz gozatu, baina bai hamaiketakoaz; izan ere, denetarik eraman genuen. Horrela jarraituz gero, hurrengorako parrila eta guzti (kar, kar, kar). 

Laburbilduz, goiz-pasa ederra bizi izan genuen eta aukera ona ezkerraldeko berbalagunak elkar ezagutzen hasteko.

Hona hemen argazki pare bat: