pestañak

King Kong teoria-kronika


Aurreko astelehenean hasi genuen ikasturte berria Irakurzale Klubean eta “King Kong Teoria”ren inguruan jardun genuen.
Virginie Despentesen saiakera liburu honetan, patriarkatu kapitalistarekin inposatzen diren genero ereduen kontra aritzen dena da King Kong. Bortxaketaren inguruan hitz egiten digu, sufritutako emakumeek ez dute gertatutakoaz hitz egin nahi, ezkutatu egiten da. Emakumeak biktima izatetik haratago, kaletik aske joateko aldarria egiten du, emakumeak ahaldunduz. Prostituzioaz ere ari zaigu, bere esperientzia kontatuz eta bizitakoa plazaratuz. Jendartean dagoen iruditegiaz haratago, berak langile sexuala izateko autua egin zuen; behartuta ez dauden langile sexualak ikustarazten dizkigu. Hemen sortzen dira jendartean zein egungo feminismoan dauden eztabaida sakonak, abolizionismoa bai ez, prostituzioa legalizatu, langile sexualek euren eskubideak aldarrikatu, etab. Pornoa ere du hizpide, gizonek sortu eta euren kontsumora bideratuta doa egun ekoizten den porno gehiena. Beste behin ere emakumeen desioak ez dira existitzen, ez dute garrantzirik, sexua gizonen gozamenerako da bakarrik. Hala ere, hau aldatuz doa eta emakumeek emakumetzat egindako pornoa ekoizten da gaur egun.
Ikuspegi feminista eta erradikalez idatzia dago, barru barrutik datorkion putak, proletarioak, punkak dira hizlariak; heteroarauaren bazterrik datozenak eta muineraino heldu nahi dutenak lotzen gaituzten kateak apurtzeko. 

Garazi Tobar Eguzkitza