pestañak

Argazkilaritza tailer basikoa – Kronika

Azaroak 17 larunbatean Barakaldoko Berbalagunek beren ezagutza fotografikoak zabaltzeko aukera ezin hobea izan zuten, Berbalagun Egitasmoak antolatutako Argazkilaritza Tailer Basikoan.

Kamerak soinean, hainbat berbalagun bildu ziren 11.30ak aldera Errekatxon, herriko “birika berdean”. Ekintza eskola teoriko batekin hasi zen, HerriKolore eta Tele7ko kamera profesional Arkaitz Buron berbalagun barakaldarraren eskutik. Argazkilariak oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu ostean (esaterako, diafragma, enkoadraketa eta argiztapena), parte-hartzaileak aurki egon ziren uneko argazkiak hartzeko prest.

Horietako batzuk galeria honetan dituzue ikusgai. Ederrak, benetan!