pestaƱak

Garagardo dastaketa-kronika

Azaroaren 10ean izan genuen Euskal Herriko garagardo artisaua dastatzeko aukera, Bogaren eskutik. Hainbat lagun elkartu ginen AEK euskaltegian ikasteko eta dastatzeko asmoz. Enekoren azalpenek garagardoaren prozesua ulertzen lagundu ziguten eta horren atzean lan handia dagoela ohartu ginen.
Azalpenen ondotik, dastatzeko unea heldu zen. Lau izan ziren ekarritako garagardoak eta horiek edan aurretik, ezaugarrien berri eman zigun Enekok.
Dastaketa interesgarria izan zen, benetan.
Eskerrik asko Boga eta Enekori!!