Aurreko asteazkenean eremu bukolikoan izan ginen. Ezkerralde industrializatutik hain gertu dagoen Meatzalde nekazarira egin genuen osteratxoa.
Martxan jarraitzen duen Trapagaraneko funikularrean lotu ginen. Bertan, guztiok elkarrekin paseotxo laburra egin genuen Kimetzek gobernatzen duen baratzeraino.
Argi dago udazkeneko baratzeak eta udakoak oso ezberdinak direla, baina horregatik ez da interes gutxiagokoa. Udazkenekoak diren aza, azalorea eta romaneskua zeuden landatuta, besteak beste.
Baratzea ikusi eta azalpenak jaso ostean, umeek haziak erein zituzten: arto, ilar, ... Orain ondo zaindu eta ea noiz jasotzen duten uzta!

