SASIBURU elkarteak KOMEDIA zoro, ganberroa eta lotsabakoa ekarriko du oraingo honetan. Barre algarak eragitea da antzezlan honen oinarria, funtsa eta helburua. Hona hemen sinopsia:
Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak?
Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?
Noiz: Abenduak 14, osteguna
Zer ordutan: 19:30
Non: San Bizenteko Kultur Etxea, Clara Campoamor.
